Torturaren Aurkako Eguna dugu gaurkoa.
Duela 35 urte, Joxe Arregi Euskal Herritarra, torturen eraginpean erail zuten Espainiar Poliziaren komisaldegi batean. 9 egun eman zituen Joxe Arregik inkomunikatuta. Bizitza galdu zuen ziega ilun artatik utzi zuen bere testigantzak gaur egun ere ohiartzuna du oraindik: "Oso latza izan da"
Oso latza izan da Torturaren errelatoa gure herrian. 5.000 tortura kasu baino gehiago erregistratu dira (horietatik 70 baino gehiago Aiaraldean), itzalpean geratu diren guztiak kontatu gabe. Mehatxuak, irainak, kolpeak, inkomunikazioa, erailketak.
Oso latza izan da, eta oso latza izanen da. Tortura ahalbidetzen duen erregimena zutik dirau oraindik. Indarrean diarduten salbuespen legeek gure herriko pasarte ilun hau iraunkortzen
jarraitzen dute.
Torturaren existentzia bera gaitzesteko batu gara gaurkoan. Non eta Pio XII kalean. Bai Espainiar Estatuan, bai Europa osoan zehar faxismoak eragindako sarraski guztien aurrean epeltasuna eta indiferentzia erakutsi zuen Aita Santua. Erregimen faxistak babestu zituen Aita Santua. Gaur salatu nahi ditugun tortura kasuak ahalbidetu zituzten erregimen faxisten babesle.
Guk, merezi duen duintasuna bueltau nahi diogu Joxe Arregiri eta tortura kasuen biktima izan diren Euskal Herritar orori. Gure herriaren oroimen kolektiboa mantendu eta oso latza dugun errelato hau ahazturan erori ez dadin duintasunez betetako kale berri bat daukagu Laudion.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.