Amurrioko Udalak bat egin du Arabako Foru Aldundiak sustatu duen 2020ko eta 2021eko energia elektrikoaren hornidurarako esparruarekin. Akordio horri esker eraginkortasun handiagoa lortuko da horniduraren kudeaketan eta, aldi berean, prezio hobeak.
Amurrioko Udaletik gutxieneko irizpideak proposatuko dira kontratazio pleguen definiziorako eratu den batzorde teknikoan, Udalak duen ingurumen politikaren oinarria baitira. Horien artean, hornitutako energia %100 berriztagarria izatea proposatuko da, aurrezpen neurriak ezartzea kontratatutako potentzia terminoen doikuntzan eta ordutegi tarifaren berrikuspenean, eta energia erreaktiboa ezabatzea.
Amaitzeko, esleipena lortzen duen komertzializazio enpresak, kontsumoen etengabeko kontrolean eta horien optimizazioan oinarritutako laguntza teknikoa eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea proposatuko da.