Amurrioko Udal Liburutegiak etxez-etxeko liburu mailegu zerbitzua jarri du martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko api. 23a, 16:33

Etxez-etxeko zerbitzuaren aldeko apustua egingo dute Amurrioko liburutegian.

Zerbitzu berri horren helburua udal liburutegiko erabiltzaileei liburuak helaraztea da, jasaten ari garen ez ohiko egoera hau hobeto eramateko xedez. Eskariak astelehenetik ostiralera,  9:30etik 13:30era, egin daitezke,  liburutegia@amurrio.eus helbide elektronikoaren bitartez edo  945 393 720 eta 607 017 451 telefono zenbakietara deituz.

Amurrioko Udal Liburutegiak etxez-etxeko liburu mailegu zerbitzua jarri du martxan, 14 urtetik gorako erabiltzaile guztientzat. Gehienez ere hiru liburu eskatu ahal izango dira, liburutegira mezu elektronikoa bidaliz edo telefonoz deituz.  

Irakurketa Covid-19 koronabirusak sortutako egoera hobeto eramateko lagun onenetako bat izan daiteke: Etxebizitza askotan ez dago Interneterako konexiorik liburuak deskargatzeko plataformetara heltzeko (Eusko Jaurlaritzaren ‘eliburutegia’ izenekora, besteak beste). Hori dela eta, Amurrioko Udal Liburutegiak, etxez-etxeko liburu mailegu zerbitzu berriaren bitartez erraztuko du irakurketa.

Liburuak maileguan jasotzeko eskariak astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era, egin daitezke, liburutegia@amurrio.eus helbide elektronikora idatziz edo 945 393 720 eta 607 017 451 telefono zenbakietara deituz. Liburuen aukeraketa esteka honen bitartez egin ahal izango da: https://www.euskadi.eus/liburutegia/amurrio-udal-liburutegia/web01-a2libzer/eu/.

Liburuak aukeratu ondoren, Amurrioko herri-laguntzaile taldea arduratuko da horien banaketaz. Liburuak ez dira itzuli beharko liburutegia berriro zabaldu arte edo liburua jasotzeko liburutegitik erabiltzailearekin harremanetan jarri arte.   

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide