“Berriro irekitzeko bonoak” kanpaina bihar jarriko da martxan

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko mai. 14a, 16:57

Bonoak erosteko kanpaina hasiko da bihar. / Aiaraldea.eus

Bonuak 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Gure Laguntza plataformaren bitartez, eta hilabeteko balioa izango dute.   Bi bonu mota jarriko dira martxan: “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua”, 10 eurokoa, eta “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua”, 30 eurokoa; 8 eta 25 euro balioko dute, hurrenez hurren. 

Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) eta Amurrioko Udalak martxan jarri duten “Berriro Irekitzeko Bonuak” kanpaina bihar 16:00etan hasiko da. Bonuak http://gure.laguntza.eus/ helbidean erosi eta establezimenduan bertan trukatuko dira.

Ekimenak bi bonu mota jasotzen ditu. 10 euroko “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua” eskuratzeko bezeroek 8 euro ordaindu beharko dute. 30 euroko “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua” eskuratzeko, berriz, bezeroek 25 euro ordaindu beharko dute. Amurrioko Udalak bere gain hartuko duen eta bonuetan aplikatuko den hobaria 2 eta 5 eurokoa izango da, hurrenez hurren.

1.400 bonu inguru kaleratuko dira, eta kanpainari atxikitako 43 establezimenduetan trukatu ahal izango dira. Guztira 28 saltokik, zerbitzuen sektoreko 7 establezimenduk eta 8 ostalaritzako 8k eman dute izena.

Bonuak Gure Laguntza webgunearen bitartez eskuratu ahal izango dira. Bertan, hasierako orrian dagoen bilatzailearen bitartez, udalerriko dendak aurkitu ahal izango dira. Erosketako tiket bakoitzeko gehienez mota bereko 2 bonu erabili ahal izango dira, eta formatu digitalean edo inprimatuta aurkeztu beharko dira establezimenduetan. Bonuen trukea maiatzaren 15etik aurrera edo irekitzen den egunetik aurrera, establezimendua geroago irekitzen bada, egin ahal izango da, hilabeteko epean. Oinarri guztiak Udalaren webgunean horretarako sortutako atal espezifikoan kontsulta daitezke. Bertan, koronabirusari aurre egiteko abian jarritako ekintzak jasotzen dira, https://amurrio.eus/coronavirus-covid-19 /.

“Denda bonuak”, 2020ko aurrekontuetan jasota daude, Amurrioko PSEren proposamenez, eta udalerriko saltokietan, ostalaritzan eta enpresetan kontsumitzea bultzatzea dute helburu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide