Amurrioko haur parkeak irekita daude dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko eka. 23a, 09:00
Irekita daude dagoeneko udalerriko parkeak. / Amurrioko Udala

Pertsona bakarra egon ahal izango da 4 metro karratu bakoitzean, segurtasun distantzia gorde ahal izateko. Haurren parkeen garbiketa eta desinfekzioa indartu egingo da; hori dela eta, ezin izango dira goizeko 10:00ak baino lehen erabili.

Normaltasun berrian sartzeak hainbat leku berriro irekitzeko aukera ematen du, gaurtik aurrera zabalik egongo diren haurren parkeak, adibidez. Agintariek ezarri duten edukiera mugaz gain, gehiago eta sarriago desinfektatu eta garbituko dira. Hori dela eta, ezin izango dira goizeko 10:00ak baino lehen erabili. 

Amurrioko Udalak, Eusko Jaurlaritzak argitaratu duen dekretua jarraituz, 4 metro karratu bakoitzean pertsona bakarra egon ahal izango dela ezarri du. Horrez gain, ekipamenduen erabilera arduratsua egiteko eskatu die herritarrei, erabiltzeko orduan hartu beharreko osasun neurriak hartuz, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia gordez, eta tarte hori gorde ezin den guztietan muturrekoa erabiliz. Udaletik, ekipamenduetara sartu eta horiek erabili aurretik eta ondoren, eskuak gel hidroalkoholikoarekin garbitzea ere gomendatzen zaie guztiei.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide