Amurrioko Kultur Etxeak "Bizitza erdigunean jartzen" hitzaldia jasoko du

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 16a, 11:30

Bizi garen sistemari buruz hausnartzeko hitzaldia da, eta bertaratutako pertsonak bizitza erdigunean jartzera gonbidatuko ditu, hau da, garrantzitsuena zer den berriro pentsatzera. Irailaren 29an izango da, 18:00etan, Kultur Etxean; sarrera doakoa da, baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Hitzaldiari dagokionez, urriaren 17an “Caminando hacia la sostenibilidad de la vida" tailerra antolatu da.

Amurrioko Udalak Mugarik Gabe eta Colectiva XXK. taldeekin batera "Bizitza erdigunean jartzen" hitzaldia antolatu du. Irailaren 29an izango da, 18:00etan, Kultur Etxean. Sarrera doakoa da, baina edukiera mugatua denez, aldez aurretik izena eman behar da partehartzea@amurrio.eus helbidean.

Amaia Pérez Orozcok emango du hitzaldia, eta Bizitzaren Zerbitzurako Politika Publikoekin erlazionatutako zenbait mintegiren barruan dago. Eraldaketarako adibide zehatzak ematen dituen gida ere landuko da, hainbat ardatzetatik abiatuta, iraunkortasun ekologikotik, ekonomiaren birkokatzetik, erantzunkidetasuna bateratutik, lanen berrantolaketatik eta demokratizaziotik, adibidez.

Hitzaldia bizitzak erdigunean jartzeko gonbidapena da, eta horrek garrantzitsuena zer den berriro pentsatu behar dela esan nahi du. Bizi garen sistemari buruz hausnartuko dugu, ea bizitzaren, pertsonen, interdependentziaren, eta baliabideen zaintzaren zerbitzura dagoen. Era berean, gauza handiak eta txikiak bizitzaren, politiken, ekonomiaren eta harremanen zerbitzura zelan jarri aztertuko du, horiek eraldatzeko eta bizitza zaintzeko.

Tailerra

Hitzaldi honi dagokionez, urriaren 17an, Kultur Etxean “Caminando hacia la sostenibilidad de la vida" tailerra egingo da Feminismo Dezaskunde taldearekin. Kultur Etxean egingo da 11:00etatik 14:00etara eta aldez aurretik izena eman beharko da partehartzea@amurrio.eus helbidean.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide