Amurriok Laiaeskola programaren barruko hiru jarduera jasoko ditu urrian

Erabiltzailearen aurpegia Amurrioko Udala 2020ko ira. 23a, 07:00

Laia Eskolaren aurkezpena Arespalditzan egin zuten. / Aiaraldea.eus

Autodefentsa feminista tailerra, Afrikako emakumeei buruzko zikloa eta Irakurketa Feministako “La hora violeta” Kluba programatu dira.

Amurriok LAIAeskolaren 2020-2021 ikasturterako programazioa osatzen duten hiru jarduera jasoko ditu urrian zehar. Autodefentsa feminista tailerrarekin hasiko da, eta beste urte batez “La hora violeta” Irakurketa Feministako Klubarekin eta Afrikako emakumeei buruzko ziklo batekin jarraituko du.

Lehen jarduera, autodefentsa feminista tailerra, urriaren 3an izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Tailerra Maitena Monroyk emakumeen aurkako indarkerian aditu eta fisioterapeutak, emango du; erasoen aurrean erantzutea landuko du, autoestimurako eta autodefentsa fisiko eta psikologikorako tekniken bitartez. 

Irakurketa Feministako “La hora violeta” Kluba, topaketarako, hausnarketarako eta eztabaidarako gunea izango da aurten ere, ahalduntze eta aberastasun pertsonalerako gunea, hain zuzen ere. Aurkezpena urriaren 14an izango da, 18:00etan, Kultur Etxean, eta hurrengo saioak hilabete bakoitzeko bigarren asteazkenean egingo dira. Klubaren koordinatzailea Begoña Etayo genero berdintasunean eta garapenerako lankidetzan aditua, izango da.

Azkenik, Afrikako emakumeei buruzko zikloa antolatu da Kultur Etxean; emakume horien eta euren borroken historian sakondu nahi da. Urriaren 23an, 18:00etan, “Emakumeen borrokak Afrikan” hitzaldia egongo da Angela Nzambi hizlariaren eskutik. Zikloa osatzeko, urriaren 24an, 11:00etan, “Feminismo negro” tailerra egingo da Jeanne-Rolande Dacougna Minketteren eskutik. Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea.

Izen-emateak 

Jardueretan parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Autodefentsa feminista ikastaroaren eta Afrikako emakumeen zikloaren kasuan, Amurrioko Udaleko berdintasun arloan, berdintasuna@amurrio.eus edo 945891161 telefono zenbakian. Irakurketa-klubaren kasuan, Aiarako Kuadrillako berdintasun-zerbitzuan, cayala.miren@ayto.araba.eus edo 686587889 zenbakian eman beharko da izena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide