Amurrioko Udalak, 2018an egin zuen bezala, bat egin du 2020ko Euskaraldiarekin, euskara bultzatzeko eta herritarrak ekimen horrekin bat egitera animatzeko. Guztira, Amurriok 67 arigune izango ditu, eta horien artean Amurrioko Udaletxea ere badago.
Ariguneen helburua euskararen erabilera indartzea eta ahozko presentzia areagotzea da, hizkuntza ulertzen eta hitz egiten duten pertsonen hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Amurrion parte hartzen duten erakunde, saltoki eta establezimendu guztiak hemen daude jasota: https://euskaraldia.eus/bilatzailea-herrika/udalerria/01002/
Amurrioko Udalak urteak daramatza euskararen normalizazioaren alde lanean, eta Euskaraldiaren olatuaz baliatuz, pauso txikiak ematen jarraituko du. “Lehen hitza euskaraz esatea bezalako keinuek gauza asko aldatu eta pertsonen hizkuntza ohiturak birplanteatu ditzakete”, adierazi du Txerra Molinuevok.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide