Uda, Laudion, eta zehazki, abuztua, beti izan da mugarri handia guztiontzat: "Gure sanrokeak hemen daude". Aurten, zoritxarrez, bizi dugun osasun-egoera dela eta, ez da posible izango herriko aste bereziena ospatzea. Oso erabaki zaila da gure jaiak bertan behera uztea, baina auzotarren osasuna edozein jai-jardueraren gainetik egon behar da beti.
Hala ere, "Kultuda – Laudio zabalik" izeneko programa diseinatu dugu. Ekainetik urrira arte, formatu txikiko kultur ekitaldi eta ekimen ugari egongo dira, eta udan arintzen lagunduko digute, herriko elkarteen lankidetzari esker. Horrela, gure herriaz eta bertako kaleen xarmaz gozatu ahal izango dugu, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-neurriak errespetatzen ditugun bitartean.
Une zailak bizi ditugu, horregatik, oso garrantzitsua da laudioarrok gure alde jartzea, ezohiko egoera hau lehenbailehen buka dadin. Horretarako, ezinbestekoa da arduratsuak izatea, une oro maskarak erabiltzea, pertsonen arteko distantziak errespetatzea eta eskuak maiz garbitzea.
Guztion artean lortuko dugu hemendik irtetea. Ziur nago.