2022 hau urte berezia da eta sanroke hauek, zalantzarik gabe, oso hunkigarriak izango dira. Horregatik, jai-egitarauko ekitaldietan gogo biziz eta alaitasunez parte hartzera gonbidatzen eta animatzen ditut herritarrak, baita bisitatzen gaituztenekin anfitrioi gisa aritzera ere, oroitzapenik onena eraman dezaten. Jai giroko mezu hau aprobetxatuz, ongi etorria eman nahi diet egun hauetan Laudiora hurbilduko diren guztiei ere, gure jaiez goza dezaten eta gure herriaren izaeran, alaitasunean eta errespetuan murgil daitezen. Baina ez dugu ahaztu behar gure jaiek topaketarako, errespeturako eta tolerantziarako, elkarbizitza osasungarrian gozatzeko eta, batez ere, BAI BAKARRIK DELA BAI jakiteko lekua izan behar dutela. Laudio beldurrik gabe goza daitekeen eta gozatu behar den herria da, eta sexu-, arraza- eta pentsamendu-aniztasuna errespetatzen da, inolako diskriminaziorik gabe. Hori da herri gisa hazten jarraitzeko modu bakarra. Herritar guztiok egiten dugu Laudio. Denok egiten ditugu sanrokeak.