IRITZIA

Zer gertatuko da funts ekonomikoekin?

Laudioko EAJko kideak, hauteskundeei begira eginiko argazki batean. / EAJ

Aurreko legegintzaldian hainbat funts ekonomiko lortu ziren Laudio Udaleko gobernu taldearen eta udal langileen lanari esker. Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Espainiako Gobernua edota Europako Batasunetik funts ekonomiko ezberdinak lortu ziren, Laudion ezinbestekoak diren inbertsioak egiteko. 

Orain dela hilabete batzuk jakin genuen, gaur egungo udal gobernu taldeak 1,8 milioi euroko dirulaguntza bati uko egingo ziola. Dirulaguntza hori, besteak beste, Abasto Plazaren berrikuntzarako bideratuta zegoen. Obra hori ez ezik, beste 13 ekintza ezberdin bideratuko ziren diru horrekin komertzioa berpizteko ahalegina egiteko. Duela aste batzuk, Udalak prentsaren bitartez beste gauza bat jakinarazi zuen, 1,8 milioi euroko dirulaguntza ez zuela itzuliko eta inbertsioari ekingo ziola. Harriduraz hartu genuen berria, baina zergatik norabide aldaketa hori? Zer gertatu da erabakiz aldatzeko? Erabakia hartu baino lehen ezin zitekeen zer edo zer egin?

Udal gobernu taldeak norabidea galduta dauka. Laudiok bat-bateko erabaki aldaketekin garesti ordainduko du. Laudiok pairatzen duen egoerarekin ez dut uste, dirua galtzeko moduan dagoenik. Sei hilabete pasatu dira EH Bilduko eta Omniako udal gobernu taldeak udaletxeko lema hartu zutenetik eta oraindik ez dakigu zein izango den beraien norabidea eta, ondorioz, Laudioren norabidea. Aurreko legegintzaldian lortutako beste funts ekonomikoekin zer gertatuko da? Espero dezagun Laudiorako onuragarriak diren erabakiak hartzea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide