150 urte trena Aiaraldera heldu zenetik

1863ko martxoaren 1eko eguerdia zen, gaur egun Aiaraldeko hainbat herri elkarlotzen dituen garraio nagusienetako bat lehenengo aldiz gure bazterrak ezagutu zituenean. Kolore ezberdinetako apaingarri eta banderaz josita heldu zen. Eskualdeetako kaleetan musikari taldeak aritu ziren, eta herrietako biztanleek poz eta ikusmiraz eman zioten ongietorria. Berarekin batera, trenbideak eraldatze prozesu sakon bat ekarri zuen bere eraginpean egongo ziren herrietara.

 

1863ko martxoaren 1eko eguerdia zen, gaur egun Aiaraldeko hainbat herri elkarlotzen dituen garraio nagusienetako bat lehenengo aldiz gure bazterrak ezagutu zituenean. Kolore ezberdinetako apaingarri eta banderaz josita heldu zen. Eskualdeetako kaleetan musikari taldeak aritu ziren, eta herrietako biztanleek poz eta ikusmiraz eman zioten ongietorria. Berarekin batera, trenbideak eraldatze prozesu sakon bat ekarri zuen bere eraginpean egongo ziren herrietara.

 

            Erdi Aroko Mendeetatik, Nerbioi ibaiaren bailaratik Gaztelako lautadak Bilboko portuarekin lotzen zituen merkatal bidea igarotzen zen, Urduñak, bere aduanarekin bide honetan garrantzi handia hartu zuelarik. Bide honetan zehar, produktu ezberdinak (batez ere artilea), mando eta gurdien bitartez garraiatzen ziren. Jarduera horrek eragin handia zuen bertoko ekonomian, izan ere, hainbat herrietan bidaiarientzako ostatu, biltegi zein beharrezkoak zituzten zerbitzuak eskeini egiten zitzaizkien. Bide horren eragina nabarmen ikus daiteke Luiaondo edota Laudio bezalako herrietan, non herrien plantak bidearen inguruan luzatu egiten dira. Merkataritza bide honetako garairik oparoena XVIII. Mendearen erdialdean izan zen.

 

            Burdinbidearen agerraldiak erabat aldatu zuen gizartea eta ekonomia. Alde batetik, bai herriekiko nola Gaztela zein Bilboko portuarekiko distantziak txikiagotu egin ziren. Honek kanpotik lan egitera etorritako langileen mugimendua erraztu zuen, ( esate baterako, Europa osoan janak ziren eskualdeko gaztainen bilketan aritzen ziren langileena). Era berean, itsasoaz harago aukerak bilatu zituzten pertsonei bidea ere erraztu zitzaien. Bestetik, trenbidearekin batera, mendeetatik tradizioan erroturik zegoen burdinolen industriaren gainbehera etorri zen, bere ordez, sistema ekonomiko kapitalistan oinarritutako industria modernoak nagusitasuna hartuz. Ez dugu ahaztu behar agerraldi honekin batera, Gaztela eta Bilbo lotzen zituen bide honetan euskarak bizi izan zuen atzerakada, izan ere, garai hartako pentsamoldean, gaztelania, trenaren antzera, modernitate eta aurrerapenaren ikur bilakatu baitzen. Honek trenbidea igarotzen zen herrietako erdiguneetan gaztelaniak nagusitasuna hartzea eragin zuen.

 

Hainbat bitxikeri trenbidearen inguruan

 

            Felix Mugurutza ikerlariaren arabera, gure eskualdeko trenbidearen historiaren ibilbidean badira ere ezagunak ez diren baina gure arreta osoa merezi duten hainbat ezaugarri eta historio.

 

            Charles Vignoles ingelesak (1793-1875) diseinatu zituen gure eskualdea zeharkatzen duen ibilbideko errailak. Bide hau egiteko erabiliak izan ziren errail eredu hau, ondoren Vignoles errail izena hartuko zuen eta gaur egun munduan gehien zabaldurik dagoen errail mota da.

 

            XX. Mendeko 20. Hamarkadararte bide bakarreko trenbidea lotzen zituen Urduña eta Bilbo. Hamarkada horretatik aurrera, mugimendu gehiago egotea posible egiten zuen bigarren bidea sortuko zen.

 

            1931an Laudioko geltokia eraiki egingo zen, bere diseinua El Escorial-erako prestatuta zegoen proiektu batetan oinarrituta zegoelarik. Honen arrazoia, Estanislao Urkixo, Urkixotarren familiako hirugarren markesarengan aurkitzen da, izan ere, honek proiektu hori ikusi eta gustatu egin zitzaion, Laudiora ekarriz.

 

            Azkenik, trenetako bidaiariek Bizkaia eta Arabako herriak elkarrengandik bereizteko asmoarekin geltokien kokapena zehaztu egin zen. Honela, Bilborako norabideko eskuineko aldean kokatu egingo ziren Bizkaiko geltokiak (Urduña edo Ugaokoa adibidez). Norabide horretako ezkerraldean berriz, Arabako tren geltokiak (Amurrio edo Luiaondokoa adibidez). Gaur egun aurkitzen ditugun bezala.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide