Aiaraldea Komunikazio Leihoaren helburuetako bat herritarren eta eragileen arteko komunikazio bideak eta esparruak irekitzea da. Zentzu horretan, herritar norbanakoek zein taldeetan antolatutakoek ere zuzenean informazioa, iritziak, deialdiak eta era guztietako edukiak sortu ahal izateko plaza irekia da “Komunitatea”.
Komunitateko partaide izateko bi aukera nagusi daude: erabiltzaileak eta kideak.
Erabiltzaileak:
Erabiltzaile bezala izena ematen duten herritarrek edo taldeek iruzkinak idatzi ahal izango dituzte web-gunean. Izena-eman daiteke anonimo bezala (ezizen bat erabilita adibidez), baina eztabaiden kalitatea handitzeko benetako izenarekin aritzeko gonbitea egiten du web-guneak.
Gogoan izan iruzkinak egiteko arau eta jarraibide batzuk daudela eta garrantzitsua dela hauek betetzea. Erabiltzaileren batek arau hauek behin eta berriro edo larriki urratzen baditu, web-guneak kontua aldi baterako edo behin betiko blokeatzeko aukera izango du. Hauek dira:
Kideak:
Kide bezala izena ematen duten norbanakoek edo taldeek, euren benetako izena erabili beharko dute, eta web-guneak identitate hori egiaztatuko du kideei dagozkion eskumenak eman ahal izateko.
Zer egin dezake “kide” denak web-gunean?
Nahi beste eduki argitaratu ahal izango du “komunitatea” atalean (bideoak, albisteak, agenda hitzorduak, gutunak, argazkiak...). Eduki hauek zuzenean argitaratuko dira (moderaziorik gabe) “Komunitatea” atalean, komunitateko kideen sarea konfidantzan oinarritua dagoelako.
Eduki hauek gainera, web-gunearen azalean ere ikusgai egongo dira, ikusgarritasun handia emanez kideek argitaratutako edukiei.
Hala ere, komunitatean parte hartzeko jarraibide sinple batzuk jasotzen dituen eskuliburu labur bat helaraziko zaie izena ematen dutenei, lagungarri izango dutelakoan.
Era berean, Aiaraldea Komunikazio Leihoko langileek prestutasun guztia izango dute komunitateko kideak laguntzeko; izan arazoak konpontzeko, euskaraz hobe idazteko edo beste edozein behar asetzeko.
Eskumen berdinak dituzten bi kide mota bereizten ditugu:
Bisitariak:
Komunitateko partaide dira era berean ikusle edo bisitariak. Kasu honetan baina, edukiak kontsultatzeko aukera baino ez dute izango, ezingo dute iruzkinik egin ez eta edukirik sortu ere (komunitatean izena-ematen ez duten artean).
Nola izan komunitateko partaide?
Komunitateko kide edo erabiltzaile izateko bi modu daude; twitter edo facebook-eko profila erabilita, edo berariazko erregistroa eginez aiaraldea.com web-gunean.
Gogoan izan “erabiltzaileak” zuzenean eta egiaztatzerik gabe idatzi ahal izango dituela iruzkinak, baina “kide” izatea hautatu duen norbanakoak edo taldeak, web-guneak bere identitatea egiaztatu arte itxaron beharko duela edukiak argitaratu ahal izateko.