Ikasle guztiok ez ditugu aukera berdinak, eta horrek, indibidualismoa bultzatzeaz gain, gure arteko ezberdintasunak areagotzen ditu. Edozein ikaslek ez dauka Internetaren bitartez ibilbide akademikoarekin jarraitzeko ahalmena.
Inoiz baino lan gehiago bidaltzen dizkigute, etxean egoteagatik denbora soberan izango bagenu bezala, eta honek ez digu uzten ezohiko egoera honetan hain garrantzitsuak diren boluntario sareetan parte hartzen.
Hezkuntza sistemak ikasleen beharrak eta kezkak erdigunean jartzea da eskatzen ari garena, eta horregatik, Gora Ikasle Borrokatik, salaketa kanpaina bat egin dugu gure aldarrikapenak entzun daitezen.
Egoera hau luzerako doa, eta gure ibilbide akademikoarekin segurtasunez jarraitu ahal izango dugun jakin nahi dugu.
2.batxilergoko ikasleak gainera, selektibitatearen aurrean daude, eta egoera honen aurretik kezkatuta bazeuden, orain askoz gehiago.
Euskal ikasleriaren indarra batuz, hezkuntza sistema honek ikasleak erdigunean jar ditzan lortuko dugu.
Gora ikasleon borroka!