Azaroko azken hamabostaldian zehar Laudioko patata tortilla pintxoaren ibilbideaz gozatu dugu.
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu ibilbidea egin duten eta parte hartu duten herritar guztiei.
Azoka tabernak lortu du boto gehien ibilbidea osatuz parte hartu duten bezeroen partetik. Haitzulo Barri eta Herriko Etxea ere nabarmendu nahi ditugu, bigarren eta hirugarren geratu baitira, hurrenez hurren.
Atzo goizean egin zen zozketa, eta Eneko Aretxagak irabazi du bi lagunentzako asteburu bateko vip kutxa baten sari izarra. Azokako tortilla bat ere egokitu zaio. Gainera, Maider Lorenzo izan da bigarren postuan geratu den tortilla eraman duena, Haitzulo Barrikoa, hain zuzen.
Zorionak!