Laudioko XXVIII. erakusleiho lehiaketako irabazleak, hemen ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Apill 2021ko abe. 23a, 13:58

Atzo, Amurrioko Antzokian, Aiarako VIII. Erakusleiho Lehiaketaren eta Laudioko XXVIII. Erakusleiho Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia ospatu da. Kukuma, balorazio teknikoan eta Monai, herri-balorazioan, Laudioko XXVIII. Lehiaketaren irabazleak izan dira. Gainera, Kukuma bigarrena geratu da Aiarako VIII. Erakusleiho Lehiaketan eta honetako irabazlea Amurrioko Gurutxaga Harategia izan da.

Alderdi teknikoan, parte hartu duten 20 establezimenduen artean, Kukumaz gain, Aldama Arrandegia azpimarratu nahi dugu, bigarren postua lortu baitu.

Perfumeria Irustak lortutako hirugarren postua ere nabarmendu behar da, bere erakusleihoak 2021eko Visual saria ere lortu baitzuen, Arabako Merkataritza Ganberak erakusleiho eta salmenta-puntu onenari emandakoa.

Kategoria honetan, Tapicería Juan eta Lur Natur Denda ere saritu dituzte, laugarren eta bosgarren postuekin, hurrenez hurren.

Epaimahai teknikoa Iñigo Bastida, Gorka Otxoa de Alda eta Txus Suarez erakusleiho-apaintzaileek osatu dute. Baloratu beharreko elementuak sormen-originaltasuna, produktuaren azalpena, argiztapena, kromatistika eta elaborazio-akabera izan dira.

Oraingo honetan berdintasuna izan da nagusi Lehiaketa Teknikoan, lehen hiru sailkatuen artean puntu bateko aldearekin.

Atal teknikoa amaitzeko, erakusleiho berri onena Perfumería Nahikari izan da.

Bestalde, Laudioko Udalak banatzen zuen erakusleihoan euskara integratzeko saria Perfumeria Irusta saltokiarentzat ere izan da.

Herri-balorazioan 569 bizilagunek parte hartu dute. Oraingoan, erakusleihorik onena bozkatu ahal izan da, sistema tradizionalaren bidez eta gure Laudio Berrikusi APP-aren bidez. Hona hemen herri-balorazioaren emaitza:

1. Monai 
2. Lur natur Denda
3. Perfumería Irusta

APILL-etik parte-hartzaile guztiak zoriondu nahi ditugu, sarituak bereziki, eta egindako lan ona nabarmendu. Era berean, herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu beren botoarekin herri-lehiaketan aktiboki parte hartzeagatik.

Gure Laudio Berrikusi APP-aren bidez jasotako botoen artean Gabonetako bi lote zozketatu dira, Cristina Molina eta Jaime Bilbao hauen irabazleak izanik.

Patricia Matute eta Eli Salcedo ere 30€-ko bale baten irabazleak izan dira.

Laudioko XXVIII. Erakusleiho Lehiaketa APILL-ek antolatu du eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Arabako Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko Sailak babestu dute. Gainera, Laudioko Udalak lagundu du.

Zorionak guztioi!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide