Hamabostaldi gastronomiko berri honetan, hainbat salda dastatu ahal izango dira parte hartzen duten establezimenduetan, eta zer hoberik urteko sasoi honetarako, etxeko salda bero horietako bat hartzea baino, tabaskoarekin edo gabe, pikatosteekin edo gatz-puntuarekin.
Gainera, ibilbidea osatu ahal izango da, Ibilbide Orriaren bitartez edo Laudio Berrikusi APP-aren bidez.
Ibilbide Orria betetzea erabakitzen bada, lau establezimendutan zigilatu beharko da, horietako bat kanpoaldekoa izango da, eta APILL-eko postontzian edo Udaletxean prestatutako kutxan utziko da. Behar bezala betetako Ibilbide Orri guztien artean, Laudioko ostalaritza-merkataritzan gastatzeko 100 €-ko erosketa-txartel bat zozketatuko da. Oinarriak kontsultatu.
Ibilbidea Laudio Berrikusi APP-a erabiliz egiten bada, horretarako jarritako botoien bidez egingo da, bat ibilbiderako eta beste bat salda onenari botoa emateko. Hemen ere gutxienez lau salda ezberdin dastatu beharko dira eta horietako bat kanpoaldekoa izan beharko da. APP-aren bidezko boto guztiak 150 €-ko erosketa-txartel baten zozketan sartuko dira, tokiko merkataritza-ostalaritzan kontsumitzeko. Prozedura kontsultatu.
Zozketak, jendearentzat irekiak, APILL-en otsailaren 22an ospatuko dira, 12:00etan.
APILL-ek antolatzen du eta Laudioko Udalak babesten du.
PARTE-HARTZAILEAK:
ALDATZ
ARABA CAFÉ
ARKUPE
ARRAÑOPE
AZOKA
BATZOKI
BONAIRE
CASA DEL PUEBLO (kanpoaldekoa)
EDERKI
ERTZA
GORBEA (kanpoaldekoa)
GORKA
GOZO TOKI
HAITZULO BARRI
ILUNTZE
INDRISKA
KAIA
LAURAK (kanpoaldekoa)
LAURI BARRIA
ODEIBAR
SORGIN
TXANGO