Otsailak 17tik maiatzaren 31ra bitartean Laudio Berrikusi aplikazioaren erabiltzaileek, gure tokiko merkataritza sustatzen laguntzeaz gain, beherago zehazten ditugun hainbat sari eskuratzeko aukera izango dute Laudio Tour 2022 kanpainaren bitartez
Nola parte har dezaket?
Dinamika erraza da, horretarako, oraindik aplikazioa zure telefono mugikorrean deskargatuta ez baduzu, parte hartzen hasteko uzten dizugu hemen esteka hau.
Zozketarako puntuak lortzeko ekintza nagusia izango da Laudioko saltokietako, ostalaritzako eta zerbitzu-establezimenduetan otsailaren 17tik maiatzaren 31ra bitartean egindako erosketa tiketak igotzea.
Gainera, modu osagarrian, aplikaziotik jakinaraziko zaizkizuen ekintza txiki batzuen bidez aparteko puntuak lortu ahal izango dituzue. (Adibidez Pagotxen Merkatuko erosketa tiketek balio bikoitza izango dute zozketan). Adi egon eta ez utzi aukerei alde egiten!
ZOZKETA NAGUSIA 800 €-ko erosketa-bale bat parte-hartzaile guztien artean Laudioko establezimendu eta negozioetan kontsumitzeko.
Beste BI SARI ere emango dira. Sari horiek, BI PERTSONENTZAKO LAUDION GOZATZEKO BI ESPERIENTZIA izango dira, puntu gehien metatu dituzten bi erabiltzaileentzat.
Zozketako oinarriak osotasunean hemen.
Anima zaitez eta parte hartu!