Gainera, martxoaren 15etik 19ra arte, Aitaren Egunera arte, sari bikain horiek eskuratzeko aukerak bikoiztu egingo dira, Aitaren Eguneko promozio honetara atxikitako saltokietan erosketak egiten badituzu.
App-aren bidez, hainbat establezimenduk egindako 20 proposamen ikusi ahal izango dituzu: gizon-moda, kirola, oinetakoak, optika, lurrindegia, ileapaindegia, ostalaritza, Crossfit, liburuak edo gozotegia.
Egiaztatu merkataritza eta aisialdiko eskaintza hori guztia eta aukeratu gehien gustatzen zaizuna Aitaren Eguneko oparirako. Laudio Berrikusirekin errazagoa da!
App-etik, LB Kluba klikatuz gero, botoi berezi bat agertuko da Aitaren Egunaren promozioan izena emanda dauden saltokien tiketak igotzeko. Horrela, erosketa hauek bikoiztuko dituzte aukerak Laudio Tourreko azken zozketarako.
Laudio Berrikusi Eusko Jaurlaritzaren esperientzia pilotu bat da Laudion, APILL eta Laudioko Udalaren laguntzarekin. Merkataritza-edukiaz gain, udal-gaien, lan-eskaintzen, guardiako farmazien, kultura- eta kirol-eskaintzaren, aisialdiaren eta abarren berri izango duzu.
Ez utzi pasatzen, dagoeneko 1.200 bizilagun eta erabiltzaile baino gehiago gara Laudio Berrikusin. Oraindik deskargatu ez baduzu, animatu, gozatu eta irabazi!