Gaur, ekainak 22, 12: 00etan, APILLen bulegoan, Laudion ekainaren 3tik 19ra egindako Garagardoaren Ibilbidearen zozketa egin da.
Aurtengo edizioan parte-hartzea errekorra izan da, bezeroek 120 ibilbide-orri banatu baitituzte. Garagardoaren Ibilbidea osatu duten pertsonen artean sari nagusia Jorge Maraña Magariño-rentzat izan da, Munich 2.022ko Oktoberfest-en asteburu bikain batez gozatzeko aukera izango baitu.
Gainera, 40 sari banatu ditugu parte-hartzaileen artean, Gordexolako Laugar Brewery artisau-garagardoaren fabrikara eta Bilboko Salbera bisitak eta hainbat hornitzailek lagatako garagardo sorta ugari zozketatuz.
Beste berrikuntza bat bezeroek Laudio Berrikusi App-aren bidez Garagardoaren Ibilbidean parte hartzeko aukera izan da, eta harrera ezin hobea izan du erabiltzaileen aldetik.
Datozen egunetan sarituen zerrenda argitaratuko dugu gure web orrian eta RRSS sarean.