Abuztuaren 31n amaituko da kanpaina honen lehen aldia (2.000 €-ko erosketa txartelaren zozketa irailaren 8an egingo da), beraz, irailaren 1etik aurrera, zozketa honetako kartela kendu beharko duzue.
Irailaren 1etik aurrera, beste bi sustapen hasiko dira Laudio Berrikusi aplikazioarekin, sistematika berarekin:
1) "Port AventurakoGoldRiver hotelean bi lagunentzako 3 gau O+G, urriaren 29, 30 eta 31ko gauetan, Halloween-en Port Aventurarako sarrerak barne" egonaldiaren zozketa.
Kasu honetan zozketa urriaren 4an izango da, irailaren 1etik 30era APP-ra igotako tiketen artean.
2) 2.000 euroko erosketa txartel baten zozketa abenduaren 29ko goizean Laudioko merkataritzan trukatzeko.
Partaidetzak modu berean lortuko dira, irailaren 1etik abenduaren 20ra bitartean igotako tiketetarako. Zozketa Loteria Nazionalaren egunean izango da, abenduaren 22an.
Mezu elektroniko honekin batera doazkizue bi kartelak, zuen bezeroen artean zabaldu ahal izan dezazuen. Guk irailaren 1etik aurrera helaraziko dizuegu establezimendura.
Tiketek 10 €-ko gutxieneko balioa izan behar dute, eta erosketako 10 € bakoitzeko partaidetza bat esleituko da
Tiketa igotzeko pausoak orain arteko berberak dira:
• Sartu «LB Klub» botoian, «LAUDIO ON» atalean.
• Gehitu tiketa: sartu tiketaren data, hautatu denda, tiket-kodea (faktura-zenbaki sinplifikatua da) eta zenbatekoa.
• Datuak betetzen ditugunean, kamera agertuko da, eta argazkia dagokion tiketean egingo da. Baliozkoa bada, onartzen dugu. Ondo ikusten ez bada, errepikatu egin daiteke.
Zozketa bakoitzean, bezero irabazlearen izena eta zorioneko erosketa egin den negozioaren izena argitaratuko ditugu. Zuen bezeroak izan daitezke bi sari bikain hauen irabazleak. Horregatik, garrantzitsua da parte hartzera eta APP-a deskargatzera animatzea. Karteletan QR kodeak dituzue, deskarga are errazagoa izan dadin.
Denon artean egingo dugu Laudion erosteak saria izan dezan gure bezeroentzat