Hiru egunetan, askotariko artikuluak aurkitu ahal izango dira: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, bitxiak, argazkilaritza, etab…. guztia pagotxa salneurrian.
Eguraldiak uzten badu, artikuluen erakusketa eta salmenta herriko kaleetan izango da, parte hartuko duten saltokien aurrean. Eguraldi txarra egiten badu, pagotxak barruan egongo dira eskuragarri.
Gainera, hiru egun hauetan zehar parte hartzen duten saltokietako tiketak Laudio Berrikusi APP-ra (“Pagotxen Merkatua” ikonoan, “Lb Klub” barruan) igotzen dituzten bezeroek, aukera bikoitzak izango dituzte Laudio On zozketetarako:
1) Egonaldi bat Port Aventurako Gold River hotelean bi lagunentzako 3 gau O+G, urriaren 29, 30 eta 31ko gauetan, Halloween-en Port Aventurarako sarrerak barne.
2) Abenduaren 29ko goiza gastatzeko 2.000€-ko erosketa balea.
LAUDIO ON-ekin, Laudion erosteak saria du!
Hauexek dira 36 ESTABLEZIMENDU PARTE-HARTZAILEAK:
1971, ARES, AURORI LENCERÍA Y MODA INFANTIL, BAZAR SAN JOSÉ, CALZADOS KARAM, CALZADOS ROIZ, CAN CAN MODA, CHAROL, EZ&BAI, FOTO ESTUDIO DISTIRA, GLOSS, GOXOH, IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA, KUKUMA, LA BOHEME, LUYANDO ÓPTICOS, LOS CHICOS, MERCERÍA LENCERÍA ELO, MIGOLA, MIMITOS, MODAS CHARITO, MODIMEL, MOKKA, MONAI, NINA LIFE STYLING, OLYMPUS KIROL DENDA, PERFUMERÍA IRUSTA, PERFUMERIA ELEI, PHUKET, SEVER CALZADOS, STILETTO, TAPICERÍA JUAN, TRECE13, TXIMELETA BOUTIQUE, UNAN JANTZI DENDA LEVI'S, ZAPATERÍA NOBUCK