🔴 AMURRIOKO UDALAK DIRU-LAGUNTZA KENDU DIO ESKUALDEKO EUSKARAZKO KOMUNIKABIDE BAKARRARI 🔴
📝 Eman atxikimendua eta babesa komunikabideari HEMEN SINATUTA 👇
www.labur.eus/amurrioneuskarazbizinahidugu
📍 Ekainak 21, ostirala, AGERRALDI HERRITARRA Amurrioko Juan Urrutia plazan, 19:30ean.
Laudio Berrikusi App-a erabiltzen duten bezeroen eta bizilagunen parte-hartzea nabarmendu nahi dugu. Oraingo honetan 1.582 tiket baliozkotu dira maiatzaren 6tik ekainaren 9ra Laudion egindako erosketengatik.
Une honetan 4.425 pertsonak erabiltzen dute Laudio Berrikusi App-a. Oso kopuru garrantzitsua da, eta gorantz jarraitzen du.
Laudio Berrikusi Finkatu proiektuaren barruan dagoen ekintza horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin, APILL-ek beste hainbat ekintza jarriko ditu abian urtea amaitu arte, proiektua hazten eta sendotzen jarraitzeko.
"Laudio Berrikusi" proiektua Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak finantzatutako esperientzia pilotu bat da, eta Laudioko Udalaren eta APILL-en lankidetza du. Proiektu hau Zumarraga eta Amurrio udalerrietara ere eraman da.
Laudio Berrikusi proiektuaren helburuak:
"Laudio Berrikusi Finkatu" programaren helburu orokorra da Laudio Berrikusi proiektua sendotzea, erabiltzaileak eta Laudioko saltokiak APP-a erabili ohi dutelako.
Hauek dira gure helburu espezifikoak:
Gure saltokien eta gure bizilagunen arteko lotura mantentzea, beren egunerokotasunean tresna erabilgarri bat eskainiz.
App-aren erabiltzaileen aktibazioa.
App-aren erabiltzaile eta bezero berriak erakartzea.
Laudio Berrikusi APParen erabilera dinamizatzea eta areagotzea.
App-a erabiltzen duten tokiko saltokiak aktibatzea, negozioak sustatzeko eta bezeroekin komunikatzeko tresna gisa.
App-aren erabiltzaileak fidelizatzea.
Proiektuaren deskribapena:
Laudion aurreko bi urte eta erdi hauetan Laudio Berrikusi proiektuarekin (abiaraztea eta aktibatzea) egindako ibilbidearen ondoren, eta une honetan erabiltzaileek 4.500 deskarga inguru dituztela, 2024rako aurkezten den proiektua nagusiki proiektua finkatzera bideratuta dago.
Helburu horrekin, hainbat ekintza proposatzen dira, helburu hauek dituztenak:
Dagoeneko APPa duten erabiltzaileak aktibatzea, tiketak igotzeko ekintzen bidez fidelizatzeko helburuarekin (1.000 euroko bi zozketa berri antolatuko dira Laudion kontsumitzeko), yinkanetan parte hartzea edo Laudio Berrikusi bidez kupoiak jaulkitzea.
App-aren erabiltzaile berriak biltzea, kalean bertan aktibatzeko ekintzen bidez.
Merkataritza-establezimenduak aktibatzea, beren negozioak susta ditzaten, proposamenak App-ra bidalita.
Ekintza horiek urteko azken lauhilekotik aurrera egingo dira.