Oraindik hainbat ekintza ditugu martxan App-arekin programa honen bidez:
- Laudioko Erakusleihoen Lehiaketako Ginkana egiteko azken eguna izango da gaurkoa, Laudio Berrikusi programaren bitartez.
- Gainera, abenduaren 24ra arte edo izakinak amaitu arte, martxan dago 5 €-ko deskontuko kupoien kanpaina. Dagoeneko, jaulkitako 1.170 kupoien erdia baino gehiago trukatu dira.
Laudio Berrikusirekin Gabonetako lehiaketari berriro helduz, Beatriz Carrero izan da Gabonetan herrian gastatzeko 1.000 €-ko bale baten irabazlea. Horrela, tokiko kontsumoa saritu nahi izan dugu, tiketak App-ra igota.
Era berean, Aingeru Olabarrietak sinatutako 33. dortsala duen Athleticen kamiseta Laura Garcia-rentzat izan da.
Laudio Berrikusi App-ra tiketak igotzeko kanpainaren helburua herriko kontsumoa saritzea izan da. Maiatzatik hona, Laudion kontsumitzeko 1.000 €-ko erosketa bale baten hiru zozketa egin dira, Eusko Jaurlaritzaren programa honen bitartez.
Horiexek izan dira Laudio Berrikusi Finkaturen bidez 1.000 €-ko balea lortu dutenak:
- Udaberria zozketa: Lierni Bernaola
- Merkataritza Festa zozketa: Sonia Fernández
- Gabonetako zozketa zozketa: Beatriz Carrero
Era berean, apirilean 1.000 €-ko beste bale bat eman genuen Mil razones para comprar en Laudio kanpainagatik, Nuria Tercillarentzat izan zena. Kasu honetan, Laudioko Udalak babestu zuen ekintza.
Zorionak!
Azkenik, azpimarratzekoa da Laudio Berrikusi App-a erabiltzen duten bezeroen eta bizilagunen parte-hartzea. Azken ekintza horretan, 3.505 tiket baliozkotu dira urriaren 18tik abenduaren 15era Laudion egindako erosketengatik. Urtean zehar egindako 4 zozketen artean baliozkotutako 9.253 tiketetara iritsi da kopurua.
Une honetan 5.113 pertsonak erabiltzen dute Laudio Berrikusi aplikazioa. Oso kopuru garrantzitsua, azken urte honetan 1.000 erabiltzaile berri baino gehiago izan baitira
Berraurkitu Laudio, dibertitu eta aurreztu Laudio Berrikusi App-arekin!