Informazio osoa eskuragarri dago webgunean eta Lehiaketaren zabalgarrian. Bertan, lehiaketako pintxo guztiak, ordutegiak, osagaiak, alergenoak... kontsulta ditzakezue, baita lehiaketa herrikoiaren oinarriak ere.
Herri balorazioan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Nola?
1. Parte hartzen duten establezimenduetan, zabalgarria jasotzea, lehiaketari buruzko informazio guztiarekin (ordutegiak, osagaiak, alergenoak...).
2. Ibilbideko bost zigiluak osatzea, lehiaketako pintxoak dastatuz bost establezimendutan. Zigilu batek, gutxienez, periferiako establezimendu batekoa izan behar du (Latiorro edo Santa Luzia).
3. Datu pertsonalak bete eta pintxorik onenari botoa eman. Ondoren, parte hartzen duten lokaletan egokitutako kutxetan entregatu behar da, maiatzaren 25eko 22:00ak baino lehen.
Auzokideek gure ostalaritzaren maitasun, sormen eta kalitate guztiarekin egindako pintxoak dastatu ahal izango dituzue. Edizio honetan 17 establezimenduk hartuko dute parte.
1.000 € zozkatuko ditugu saritan parte-hartzaile guztien artean!