Neguko pagotxen merkatua itzultzen da 100 €-ko bi baleren zozketarekin!

Erabiltzailearen aurpegia Apill 2026ko otsailaren 18a

Ostegun, ostiral eta larunbatean (otsailak 19, 20 eta 21) neguko Pagotxen Merkatuaren edizio berri bat ospatuko dugu Laudion.

Hiru egunez, herriko 26 saltokik udazken-negu denboraldiko produkturik onenak ateratzen dituzte kalera, prezio liluragarrietan: moda, oinetakoak, osagarriak, lentzeria, haurren moda, kirolak, argazkigintza, lurringintza, etab.

Euria egiten badu, saldoak saltokien barruan egongo dira eskuragarri.

Gainera, Laudio Berrikusi APP-ra "Club LB" - "Zozketak" botoian hiru egun hauetako saltoki parte-hartzaileen erosketa tiketak igotzen dituzten bezeroek, 100 €-ko bi erosketa-baleen zozketan parte hartuko dute. Zozketa otsailaren 24an egingo da.

Une ezin hobea da benetako gangak aurkitzeko eta tokiko merkataritzari laguntzeko.

Hauexek dira saltoki parte-hartzaileak:
1971
CALZADOS KARAM
CALZADOS ROIZ
CAN CAN
CHAROL
DISTIRA FOTÓGRAFOS
IRRINTZI EUSKAL JANTZI DENDA
KOTOI LENC. Y MODA INFANTIL
KUKUMA
LEYBES
LOS CHICOS
MEMOLE
MIGOLA
MODAS CHARITO
MOKKA CHICA
MOKKA CHICO
NINA LIFE STYLING
OLYMPUS KIROL DENDA
PERFUMERÍA ELEI
PERFUMERÍA IRUSTA
SEVER CALZADOS
STILETTO
TRECE13
TXIMELETA BOUTIQUE
UNAN JANTZI DENDA LEVI'S
ZAPATERÍA NOBUCK

Eman buelta bat eta aprobetxatu sekulako prezioak…. eta parte hartu!

Antolatzailea: APILL

Babeslea: Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Laguntzailea: Laudioko Udala

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide