Parte hartzeko sistemak aurreko zozketetako bera izaten jarraitzen du. Bakarrik aldatzen dira erosketa-aldia, irailaren 7tik urriaren 7ra izango dena eta balearen gastua, 2026ko urriaren 16an Merkataritza Festan egingo dena.
Gogoratu Laudio Berrikusi APP-ra tiketak igotzeko egin beharreko urratsak:
- Sartu "LB Klub" botoian, “Zozketak” atalean eta hor agertuko da "MERKATARITZA FESTA".
- Gehitu tiketa. Bertan adierazitako datu guztiak bete behar dira, eta tiket horretan agertzen diren datu berberak izan behar dira:
- Kodea: faktura sinplifikatua edo tiketaren zenbaki osoa (zenbakizko zifrak, letrak, sinboloak...)
Erosketa-tiketan agertzen den data.
Dagokion establezimendua.
Ordaindutako zenbatekoa.
** Tiketak edo faktura sinplifikatuak bakarrik onartuko dira (ez dira baliozkoak izango txartelarekin edo beste frogagiri batzuekin ordaindu izanaren egiaztagiriak)
Tiketak baliozkoak izateko, gutxienez 10 €-ko balioa izan beharko dute, eta partaidetza bat esleituko da erosketako 10€ bakoitzeko.
1.000 €-ko erosketa balearen zozketa 2026ko urriaren 8an egingo da.
Erosi eta kontsumitu Laudion, eta aprobetxatu LB App-aren abantailak!
APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina.