Laudio Berrikusi 5 €-ko deskontu kupoia

Erabiltzailearen aurpegia Apill

Azaroaren 2tik 30era bitartean Laudion egin ahal izango dituzu erosketak, Laudio Berrikuntzak eskaintzen dizkizun deskontuekin.

Izena eman duten saltokietan erosketak egin eta Laudio Berrikusi app-aren bidez 5€-ko deskontu-kupoia trukatu besterik ez duzu egin behar.
Zer egin horiek lortzeko eta nola trukatu?

1- Laudio Berrikusi App-a deskargatuta izatea.
2- Erosketa egiteko saltoki fisikora hurbiltzea, kanpainan izena emanda egon behar du. Klikatu https://laudiocomercial.com/eu/noticias/ parte hartzen duten saltokiak ikusteko.
3- Nahi den saltokiaren kupoira sartu. Nola?:
Home-n, "LB Klub/Nire kupoiak" sakatuz.
Home-n, "Direktorioan" nahi duzun saltokia bilatuz, kontsulta dezakezu "5 €-ko kupoiak" proposamena aktibatuta duen.
4- Automatikoki eremua irekiko da, saltokiak adieraziko dizun kodearekin osatzeko.
5- Kodea sartu ondoren, saltokiak kupoiaren balioa deskontatuko du erosketan, 5 €-ko balioarekin.
6- 25 €-tik gorako erosketetarako bakarrik izango da baliozkoa.
7- Erabiltzaile bakoitzak kupoi bakarra trukatu ahal izango du saltoki bakoitzeko.
8- Ezin dira beste edozein bonu edo kupoirekin metatu.

Kupoiak adierazitako egunetan edo izakinak agortu arte egongo dira aktibo.

APILL-ek antolatutako eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak babestutako kanpaina.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide