Urkijo Kajoi: Larunbata, azaroak 28

Erabiltzailearen aurpegia Apill

Azaroko azken larunbatean Urkijo Kajoi itzuliko da hainbat jarduerarekin.

Alde batetik, APILL-ek kalejira antolatu du herriko hainbat lekutatik "musika poteoa" formatuarekin, eta Arloteak, Amurrioko Otxote Ugartek eta Fanfarre Betijaik gure kaleak alaituko dituzte goiz eta arratsaldez. Ekintza honek Laudioko Udalaren babesa du.

Bestalde, Suziri Jai Batzordek Urkijo Kajoi berreskuratu du azaroko azken larunbaterako. Hemendik laudioar guztiak gonbidatu nahi ditugu egun hori
handi egitera. Horretarako, ezinbestekoa izango da etiketaz janztea eta programatutako ekitaldietan parte hartzea: Kontsultatu musika-poteoa kalejira eta Urkijo Kajoiren programa ezer ez galtzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide