Bertsolariei plazak eskeini eta entzuleari saioak gerturatzea helburu duen OHOLTZAPETIK egitasmoa martxan da dagoeneko.
Pasa de ostiralean eman zitzaion hasiera aurtengoari, Artziniegan hain zuzen. Bertan, Martin Abarrategi, Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta eta Rikardo Gonzalez de Durana bertsolariak aritu ziren Nieves del Alamoren agindutara.
Saioari berotzea piskat kosta bazitzaion ere, murgiltzen joan ahal giria berotzen joan zen eta amaiera bikaina eman zieten bertsolariek koplako saioan. Ondoren, bertaratutako 30 entzule inguruk, txalometroaren arabera, nabarmen eskaini zioten Murgiako finalean kantatzeko aukera Aroa gasteiztarrari. Agurrekin batera eman zitzaion saiori amaiera.