Itxita egongo da zirkulaziorako Nerbioiko parke linealeko zaldain bat, zerrautsez betetako kamioi bat irauli delako. Oinezko eta txirrinduzkoen zirkulazioa itxita egongo da prebentzio neurri gisa Nerbioiko parke linealeko Markijanako zaldainean, zerrautsez beteta zihoan kamioi bat irauli ostean A-625 errepidean.
Istripua atzo gertatu zen, eta Ingurumen Saileko foru teknikariek eta adituek gaur goizean ikuskatzen aritu ondoren, Arabako Foru Aldundiak erabaki du itxita edukitzea oraindik zaldainerako sarbidea, prebentziozko neurri gisa.
Arabako Foru Aldundiak, nolanahi ere, jakitera emango du noiz irekiko den berriz ere erabiltzeko; edozein modutan ere, oztopatzen ari den zama kendu eta kalte guztiak konpondutakoan izango da hori.