Zabalik da berriro oinezko eta txirrindularientzat Nerbioiko Parke Linealeko Markijanako pasabidea. Pasabide hori, badaezpada ere, itxita egon da ekainaren 19az geroztik, A-625 errepidean, zerrautsez beteriko kamioia irauli ondoren.
Pasabidera jausitako zerrautsa kendu ostean, Ingurumen Saileko foru diputatuek eta adituek ikuskatu egin dute egitura eta ondorioztatu dute ez duela izan kalte esanguratsurik. Dena den, luze barik, aldatu egingo dira tutu-profil hondatuak.
Erabiltzaileek berriro dute irekita pasabidea, igarobide hori konpondu arte hondatutako tarteetan hesiak jarri eta gero.
Kamioia irauli da Luiaondoko sarreran from aiaraldea komunikazio leihoa on Vimeo.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.
Izan bazkide