Delikako zidorra egokituko du aldundiak, Nerbioiko ur jauziarekin lotzeko 6,5 kilometrotako ibilbide berde baten bidez

Delikan egindako orientazio kirol proba. / Aiaraldea.eus

Gobernu Kontseiluak obrak esleitzea onetsi du ia 200.000 euroko inbertsioarekin, eta ur jauzietarako bistak dituen behatoki bat eraikiko da, 115 metroko malda daukan ibilbide erraz batean. Ondorengo faseetan, Aldundiak 60 metro luze izango den egurrezko zubi tibetar bat eraikiko du, eta Urduñarekin nola lortu aztertuko du.

Arabako Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak  esleitu ditu Delikako Ibilbide Berde berria egokitzeko obrak. Ibilbide horri esker, herri amurrioarra eta Delikako arroila, Nerbioiko ur jauzia izenez ere ezagutzen dena, lotuko dira. Balgorza SA enpresa arduratuko da lanak gauzatzeaz, 199.427 euroko aurrekontuarekin.

Guztira, ibilbideak 6,5 kilometroko luzera izango du, eta pertsona guztiek erabiltzeko modukoa izango da, 115 metro eskaseko malda du eta. Hain zuzen ere, ibilbidearen erdia bizikletaz egin ahalko da.

Natura 2000 Sareko naturaguneak ezagutzeko aukera emango du, hala nola Arkamo-Gibijo-Arrastaria KBE edo Gorobel KBE. Nerbioi ibaiaren goi-ibarra igarotzen den mendi paisaia bikain batez inguraturik, belardien, baso autoktonoen, hariztien eta hainbat ur jauziren albotik igarota, ibilbideak Delikako arroila edo Nerbioiko ur jauzi ezagunean izango du amaiera.

Lehenengo fase batean, aldundiak ibilbidea egokituko du, eta, horretarako, lehendik dauden bideetan sarbideak hobetu, eremu batzuen landaredia lehengoratu, sastrakak kendu, zorua egokitu, seinaleak jarri eta ibaia zeharkatzeko pasabide berezi batzuk jarriko ditu.

Behatoki berria eta zubi tibetarra
Delikako Ibilbide Berdeak osagai berezi batzuk izango ditu, hala nola behatoki berria, zeinaren bidez bisitariak ur jauziak elkarren segidan ikusi ahal izango baititu. Era berean, atsedenerako eta aisiarako gune berri bat izango du Zalborondo harrizko zubiaren ondoan.

Gainera, ondorengo fase batean, 60 metro luze izango den zubi tibetar handi bat eraikiko da, eta hura eraiki arte, ibaia zeharkatzeko pasabide berri bat egongo da. Proiektu horretan, era berean, jasota dago ibilbide hori Urduñarekin lotzeko aukera, Tertangatik zein Artomañatik.

Ingurumen foru Sailaren proiektuaren % 50 EGEF Europako funtsek finantzatuko dute. Nerbioiko Parke Lineala osatuko du, Laudio eta Amurrio lotzen baititu motorrik gabeko mugikortasun jasangarriaren eta aisialdi osasuntsu eta aktiboaren aldeko apustu argi bat eginez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide