Foru Aldundiak PETHA aktibatu eta bere baliabideak Eusko Jaurlaritzaren esku jarri ditu

Erabiltzailearen aurpegia Arabako Foru Aldundia 2020ko mar. 13a, 17:52

"Lehendakariak jakinarazitako erabakiaren ostean eta harekin koordinatuta" hartu du erabaki hori ahaldun nagusiak.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak duela minutu batzuk aktibatu du Arabako Lurralde Historikoko Larrialdi Plana (ALHLP), Arabako Foru Aldundiaren BALIABIDEAK Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen erabakien esku utziz. Neurri hori Iñigo Urkullu lehendakariak osasun-larrialdiko deklarazioa eta Euskadiko Babes Zibileko

Planaren aktibazioa iragarri ondoren hartu da, eta, horrez gain, dekretu bat sinatu da, larrialdiaren aurrean babes zibileko zuzendaritza bakarra eta erantzunzuzendaritza bere gain hartzen dituena. Une horretatik aurrera, Lehendakariak zuzendaritza hori hartuko du bere gain, aholku-batzorde batek lagunduta.

"Lehendakariak jakinarazitako erabakiaren ostean eta harekin koordinatuta hartu dut erabaki hori, gauden egoeraren aurrean erantzun koordinatua eta eraginkorra eskaintzeko asmoz", azaldu du ahaldun nagusiak.

ALHLP-k gertakari, istripu, hondamendi edo lazeria publikoren bat gertatuz gero pertsonak eta ondasunak babesteko beharrezkoak diren esparru organikofuntzionala eta baliabideak mobilizatzeko mekanismoak definitzen ditu, baita esku hartzen duten beste erakunde publiko eta/edo pribatu batzuekin koordinatzeko modua ere. Era berean, gertakari, istripu, hondamendi edo lazeria publikoak gertatzeko probabilitatea murrizteko prebentzio-planak egitea ere sartzen da, esklusiboki edo beste erakunde publiko edo pribatu batzuekin lankidetzan.

ALHLP-ren helburua arrisku larriko egoerei aurre egitea da, bai egunerokoak, bai lazgarriak ez direnak, bai hondamendi edo zorigaitz publikoak, bere lurralde-eremuan gerta daitezkeenak, eta dagokion antolaketa-esparrua ezartzea.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide