Gaubeako etxebizitzak, zeina Espejon baitago, guztira 16 pertsonentzako edukiera du: 10 egoitza plazetan, 3 eguneko arretan eta beste 3 kanpoko zerbitzuetan. Amurrioko etxebizitzak, berriz, 8 pertsonentzako edukiera du.
Mendekotasun moderatua (1. maila) duten adineko pertsonentzako etxebizitza komunitarioak baliabide txikiak dira, baina kalitatezko arreta ematen dute Arabako Lurralde Historikoan barreiatuta dauden herrietan. Bertan bizi diren pertsonek berek kudeatzen eta antolatzen dituzte zentroko jarduerak, eta kanpoko laguntza behar dute.
Haien titularrak udalak badira ere, Foru Aldundiak udal horiekin lankidetza hitzarmenak izenpetuta dauzka, haien bidez etxebizitzen kudeaketa eta mantentze lanak finantzatzeko. Espejon eta Amurrion dauden etxebizitza komunitarioez gainera, Araban Guardia, Kanpezu eta Asparreneko udalek ere badaukate baliabide mota hori.