Jakina da, osasun publikoaren arazo larrienetakoa elikaduraren kalitate txarra da. Arazo hori da dagoeneko, munduko gaixotasunen eta bizi kalitatearen galeraren arrazoi nagusia. Gaur egungo elikadura ereduak gero eta gehiago gaixotzen gaitu. Azken bi hamarkadetako dieta aldaketa dago horren atzean, izan ere, egun jaten dugunetik ia hiru laurdenak janari prozesatuak dira. Euskal Herrian, mendebaldeko beste herri industrializatuetan bezala, azukre, koipe kaltegarri eta gatzaren gehiegizko kontsumoa dago. Arrazoia ez da hainbeste norberak egiten duen hautua, elikaduraren industriaren izugarrizko boterea baizik. Izan ere, botere erraldoi horrek elikagaien ekoizpen eta kontsumo sistema baldintzatzen du eta erabaki politikoetan sarbide zuzena du.
Elikadura eredu horrek baditu gutxienez bi ondorio aipagarriak osasun arlo estuaz harantz, baita arlo sozioekonomikoan ere. Lehenik, elikadura eredu kaltegarriak osasun sistema publikoaren aurrekontuan eragin du. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, elikagai kaltegarrien kontsumoak erantzukizuna dauka gaixotasun kardiobaskularren, diabetesen kasuen erdietan eta minbizi mota batzuetako beste horrenbestetan. Horrek osasun sistema publikoan eta bere aurrekontuan eragin ikaragarria du, MOEren estimazioak aurrekontuaren %20raino igotzen du eragin hori.
'Overseas Development Institut' erakundearen txosten baten arabera, fruituen eta barazkien prezioek urteko batez beste %2 eta %3 bitarteko igoera izan dute sasoi honetan, aldiz, elikagai prozesatu gehienen prezioa apalagoa da hogeita bi urte hauen buruan. Bilakaera hori ikusita, Espainiako Estatuko biztanleriaren ia erdiak eta Hego Euskal Herriko herenak baino gehiagok ezin ditu elikagai osasuntsuak ordaindu
Gainera, eraginaren tamaina desberdina da pertsonaren errenta mailari erreparatzen badiogu. Janari osasungarria, ekologikoa edo kalitatezkoa elikagai prozesatuekin alderatuta garestiagoa da, beraz, errenta apaleko jende gero eta ugariagok ezin du osasuntsuagoa den elikagairik ordaindu. Overseas Development Institut erakundearen txosten batek bost herrialdetako bi elikagai moten prezio bilakaera aztertu du 1990-2012 urteen aldian. Fruituen eta barazkien prezioek urteko batez beste %2 eta %3 bitarteko igoera izan dute sasoi honetan, aldiz, elikagai prozesatu gehienen prezioa apalagoa da hogeita bi urte hauen buruan. Bilakaera hori ikusita, Espainiako Estatuko biztanleriaren ia erdiak eta Hego Euskal Herriko herenak baino gehiagok ezin ditu elikagai osasuntsuak ordaindu. Gainera, azterketan ez dira sartzen garestiagoak diren elikagai ekologiko edo biologikoak. Ondorioz, errenta apaleneko pertsonak saihesgarriak diren gaixotasunak sarriago izatera kondenatuta daude.
Elikagaien merkatuaren eragin sozial horri aurre egiteko, beste neurri batzuen artean, elikadurarako zerga politika tresna egokia izan liteke. Elikadura osasuntsua saritzea eta kaltegarria zigortzea litzateke zerga politika horren bidea, betiere, politika sozio-sanitario publiko eta berdinzalearekin koherentea dena eta errenta gutxiko populazioak elikagai osasuntsuak eskuragarri izateko helburua lehenetsita.
Neurri hori ez da berria. MOEren Elikadurari eta Nutrizioari buruzko Europarako Ekinbide Planak (2015-2020) elikagaien erosketan eragina izan dezaketen prezio eta zerga politikak lehenesten ditu. Erresuma Batuan elikagai gehienen Balio Erantsiaren Zerga zero da, aldiz, freskagarriena, zizka-mizka gatzatuena edo zuku azukredunena %20. Coca-Colak eta azenarioak zerga zama bera izatea ulergaitza da osasunaren ikuspegitik. Elikadura kaltegarriaren eragina ezkutukoa izateak ez du esan nahi osasun publikorako arazoa ez denik. Zerga politikak ere zuzentzea beharrezkoa da hurrengo belaunaldiak kondenatu nahi ez baditugu. Interes orokorra elikagai industriaren interesen gainetik egotea nahi badugu bederen.
LAGUN AGURGARRIA:
Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.
Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.
Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.
Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.
Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.
Faktoria izan, egin zaitez bazkide.
Aiaraldea Hedabideko lantaldea.