Nafarroako kontu sinestezinak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko urt. 29a, 00:00

Kontuak hartzen dituena; esate baterako, udal bateko kontuak aztertu eta fiskalizatzen dituen pertsona. Horixe da kontu-hartzailea, hiztegien arabera. Udal orotan eta gobernu departamentu guztietan badago lanpostu hori. Egia erran, suma genezakeen ez zela lanpostu arrunta, garrantzitsu samarra baizik, baina hori da hori gure okerraren handia!, postu hori funtsezkoa baita alde aunitzetatik begira, baita aldaketa politikoa hauspotzerakoan edo trabatzerakoan ere.

Izan ere, legealdiaren erdirantz goazen honetan, desadostasunak desadostasun eta nekeak neke, aldaketa, egia erran, bidea urratzen ari da, sendoxeago dago, eta abenduko Navarrometroak gauzak bere tokian jarri zituen, UPN eta ingurukoen etsipenerako. Cordovilla eta enparauak egunero heriosuhar erauntsika eta garrasika badabiltza ere, laukoa bizkor samar ageri da funtsezko gai aunitzetan, hori bai, non ez den euskara ageri, kontu horretan oraindik ere gehiago baitezakete bi botok hogeita lauk baino, sinestezina bada ere. Eta euskararen kontuetan ere, hara! zorioneko kontu-hartzaile zenbaiten itzala sumatzen da, edo pairatzen da, zenbait udaletan edo gobernu departamentutan gertatzen ari denari erreparatuta. Konparaziora, har ditzagun adibidetako Iruñerriko bi udal; biak ere handi, biak ere arras garrantzitsu, eta biak ere aldaketaren aldeko, erran nahi baita, alkatea aldaketa zale. Ba, berdin da osoko bilkurak euskara sustatzeko diru-laguntza hau edo hura onetsi izana; berdin da euskal elkarte batekin hitzarmena egitea erabaki izana; berdin da euskararen aldeko neurriak onartu izana; berdin da… zeren eta, erabakia lege ororen bedeinkazioekin hartua izanagatik ere, hantxe agertuko baitzaio alkate jaun-andreari harako kontu-hartzaile haietako bat, eta “ez!” erranen dio, eta ez dio bide emanen udalak erabakitakoari, erabakiaren mamia legearekin bat ez datorrelakoan. “Aizu, udal idazkaria ez da zure iritzi-kide; legea alde dugu” kexatuko zaio alkatea edo kasuan kasuko zinegotzi arduraduna, eta kexari argudioak jarraituko zaizkio: “UPN alkatetzan zegoenean, antzera jokatzen zen bertze gai batzuetan, eta zuk ez duzu sekulan kontrako iritzirik agertu, ez duzu deus eragotzi, aitzitik baizik”. Alferrik, ordea. Kontu-hartzailearen bedeinkazioa jasotzen ez den bitartean, dena geldirik egonen da edo izugarri atzeraturik. Eta udaletan nola, Gobernuko zenbait sailetan ere halaxe, ez sinestekoa badirudi ere. Galdetu, bertzenaz, euskarari bide emateko eratua den erakunde ofizialean.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide