Post-bizitzak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ots. 5a, 00:00

Postfaktiko hitza asmatu zen Trumpen kanpainaren inguruan. Alemaniako Hizkuntza Akademiak (Gure Euskaltzaindia) 2016 urteko hitza aukeratu du. Postdemokratiko ere asko erabili da. Thomas Morusek Utopia argitaratu zuenetik 500 urte bete ziren 2016an; postutopiko ere izan liteke bizi dugun garaia.

Orri gutxiko liburua da Utopia. Irakurleak ez du bertan aurkituko gizarte idealaren irudirik. Liburuaren bigarren zatian deskribatzen den Utopia izeneko uhartean: ez dago jabetza pribaturik. Ez dago pobreziarik. Lana derrigorrezkoa da. Sei orduko lanaldia egunero (utopiarrek; immigranteek gehiago). Gainontzeko denbora neurtuta eta araututa dago; batez ere, ikasteko (etengabeko formakuntzarako aukera). Bigarrenez adulterioan harrapatzen dutenari, burua mozten zaio.

Aldiz, lapurretaren kasuan, heriotza zigorraren aurka mintzatzen da bidaiaria. Liburuaren lehen zatian, XVI.go Britainia Handiko errealitateaz mintzo denean, kriminalitatearekin bukatzeko erabiltzen diren neurriak kritikatzen ditu: “Horrela, lapurrentzako zigor ikaragarriak ezartzen dira (heriotza zigorra) hobe litzatekeenean haien beharrizanez arduratzea, inor ez dadin lehenengo lapurtu eta gero erailtzeko premia larrian suertatu”. Oinarrizko beharrak ase dituenak ez du arazotan sartu nahiko, eta gizarte osoak profitatzen du. Argumentu horri tiraka, Morus oinarrizko errentaren aitzindaritzat jotzen da eta, nire iritziz, hori da liburu osotik gaurko mundurako interes handiena duen mezua.

Oinarrizko errentaren aldekoek beti egin behar diote aurre alferkeriari zaion beldurrari. Existentzia ziurtatuta duenak, egingo luke lan? Edo alferkerian emango luke eguna? Thomas Morusen Utopia uhartean ez dago aukera hori, lana eta lana ez dena ere araututa daude. Ez dago askatasunik. Utopian ez dago inoiz inor ezer egin gabe. Nire bilaketa zuzena bada, Otiose hitza erabiltzen du Morusek. Ez dago tarte librerik Utopian. Arimaren etsaitzat jotzen zen itxuraz ezer egin gabe egote hori. Aisia eta alferkeria nahasten dituzte askok. Alemanez soinu ederreko hitz bat erabiltzen da: Müßiggang. Esaera baten arabera, gaitz edo bizio ororen hasiera da Müßiggang. Kafkak esan omen zuen gaitz ororen hasiera eta bertute ororen gailurra zela. Eta Kafta ez zen alferra.

Aisialdiak izan ditu bere defendatzaileak: Kierkegaardentzat, ezer ez egiteko sena ez izatea ez da humanoa. Gaitasun hori gabe barbaroak izango ginatekeela idatzi zuen Russelek. Tschechowek, zoriona ez zela posible. Goethek egun eta ordu ez produktiboetan, beste zerbait egitea gomendatu zuen. Eta hau, errazagoa da esaten egiten baino.

Finlandian aproba egiten hasi dira. Urte hasieratik, zozketaz aukeratu diren 2000 langabek 560 euro jasoko dute hilero, baldintzarik gabe, bi urtez. Lan merkatua sustatzeko esperantza du gobernu kontserbadoreak. Oinarrizko errenta baten erdia izango litzatekeenarekin hasi dira saiatzen.  Alemanian ere badago plataforma bat; dirua batzen du eta 12.000 euro bildu dituenean, urtebeterako errenta jasoko duena zozketatu egiten da izena eman dutenen artean. 74 pertsona izan dira gaur arte sarituak. Niri ez zait tokatu.

Orain arte halako errenta batekin bizi izan banintz, nire bizitza nolakoa izango litzatekeen irudikatzen jarri naiz: 11 eta 8 urteko haurrak izango nituzke, 7 eta 4koak izan beharrean. Hiru edo lau liburu izango nituzke idatziak, ez bat. Inpultso egoista hori gainditu ondoren, gure gizartea irudikatuko nuke halako errenta batekin...

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide