Mandarinak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ots. 12a, 00:00

Leire lagun batekin, Martarekin, Greziara joan zen oporretan. Sare sozialen bidez izan ginen euren pozaren lekuko: argazkiak, txantxak, hitz samurrak… Norbaitek galdetu zidan ea elkarrekin dauden. Ez, ez dira bikote, ezta maitaleak ere. Lagunak dira.

“Peru munduko gizonik ederrena da”, esan zidan Joanesek. Peru bere bikotekide ohia da. Kale berberean bizi dira eta oporrak elkarrekin pasatzen dituzte. Herriko jendea txutxu-mutxuka hasi zen: “Berriro elkarrekin ote daude?”.

Carmenek eta Rosak 40 urte inguru dituzte. Lagun minak eta pisukideak dira. Rosak bikotekidea dauka, baina ez du berarekin bizitzera joateko asmorik. Ustekabekoren bat daukanean, triste edo gaixorik dagoenean, Carmenengana jotzeko joera du askotan.

Pentsaera monogamoa hain dago errotuta gure baitan, ezen eta bikote eremutik at garatzen diren harreman afektibo estuek harridura sortzen duten sarri askotan. Maitasun mota nagusia amodio erromantikoa dela sinetsarazi digute, gure beharrak asetzen dituena. Gure bikotekideak izan behar du gure amorante bakarra, gure pisukide egokiena, gure bidelaguna, gure lagun mina. Hori hala ez bada, agian ez gaude horren maiteminduta. Agian, bera ez da gure laranja erdia. Mari Luz Estebanek “maitasun pentsamendu” hitzekin definitu du diskurtso hori.

Feminismoan, amodio erromantikoaren mitifikazioaren kontrako borrokan dihardugu, eta horrek monogamia ere zalantzan jartzera eraman gaitu. Brigitte Vasallok arrazoi mordoa eman digu pertsona bat baino gehiago maitatzeko eta desiratzeko dugun gaitasuna aldarrikatu dezagun, baita besteena errespetatu dezagun ere. Teoria ondo ikasi dugu, baina praktikara eramaterakoan zer gertatu da? Monogamian hezi garenok ezin ditugula eskemak irauli egun batetik bestera. Bikotekide bat baino gehiago izaten edo beste pertsonekin sekretu barik oheratzen saiatu garenean, porrot egin dugu eta errua polimaitasunaren modari egotzi diogu. Desengainatuak sentitu gara eta hobe dela betiko eredura bueltatzea pentsatu dugu: betiko legez adarrak jartzeak min gutxiago ematen du. Horri buruz ere artikulu ugari idatzi izan da. Esaterako,  “poliamodio feministaren utopia” sinetsi izanaren arriskuez ari izan da Coral Herrera Gómez.

Feminismoan, amodio erromantikoaren mitifikazioaren kontrako borrokan dihardugu, eta horrek monogamia ere zalantzan jartzera eraman gaitu. Brigitte Vasallok arrazoi mordoa eman digu pertsona bat baino gehiago maitatzeko eta desiratzeko dugun gaitasuna aldarrikatu dezagun, baita besteena errespetatu dezagun ere. Teoria ondo ikasi dugu, baina praktikara eramaterakoan
zer gertatu da?

Bikote ereduen arloan ere eskema dikotomikoak jarraitzeko joera daukagu: monogamia ala polimaitasuna? Badirudi bi bide paralelo direla eta batetik bestera joateko bat-bateko salto handia eman behar dugula. Errepresioan eta kontrolean oinarritutako eredutik gatoz. Esan digutenez, beste pertsonekin fantasiak edukiz gero, horiek ere adarrak dira; edota masturbatzen bagara, gure bikotekideak asetzen ez gaituen seinale da. Pentsaera monogamoan, sexu autonomiaren ikur oro mehatxu bezala sumatzen dugu eta jeloskortasun eza susmagarria iruditzen zaigu.

Gai honen inguruan, Queer Avengers-en bideo batean entzun dut ez garela laranja erdiak edo osoak, mandarinak baizik. Bikotekide mandarinaren atal bat da, baina gehiago ditugu: lagunak, bikotekide ohiak, pisukideak, familia, zaletasunak... Atal bat kenduz gero, mundua ez da bukatzen, besteez goza dezakegu.

Ez dago adimen emozionalaren utopiara bat-batean eramango gaituen lasterbiderik. Polimaitasunarekin gustura egotearen auto-exijentzia bortitzaren eta monogamian geratzearen etsipenaren artean, badago beste bide luze bat, luzeagoa baina lasaiagoa: denon artean bestelako kultura afektibo bat ehuntzea, harreman aniztasunean eta zaintzetan oinarritua.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide