Gin zitroina

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ots. 12a, 00:00

Diruak dirua ekartzen baitu, tautologikoa den legea errespetatuz, dirua gehien dutenak gero eta aberatsagoak izanen dira. Matematikoa da, sistemaren logika. Beraz, urtero, Oxfam Solidarité erakundearen zenbakiak ezagutzen ditugunean, zergatik gelditzen gara harriturik eta aho bete hortz? Duela gutti, Akizen, Bizi! mugimenduko Jon Palais militantearen epaiketa izan da. Militantea epaitu zuten, paradisu fiskalak salatzeko banku batean kadira batzuk lapurtu zituelako. Uste duzue, ekintza zuzena eta desobedientzia zibila delakoen bidez, munduko aberatsak ikaratu zituztela? Horrelako mugimenduetan parte hartzen dutenek, zergatik parte hartzen dute haien kontzientziarekin ondo moldatzeko ez bada? Horrela pentsatzen dutenek beste galdera bati buruz pentsatu beharko dute: zergatik gizarte guztietan betidanik, ekintza zuzenak, mugimenduak eta altxamendu sozialak izandako maskaradak, bestelakoak izango dira gaur egun? Non kokatzen da historiaren motorra, mugimendu sozial eta klase borroketan ez badago? Zein da historiaren motorra, aberastasuna eta haiekin batera doazen lurraldeen edukitzea ez bada? Mundua ez da aldatuko geure burmuin logizielak (Softwarea) ez baditugu aldatzen. Ez da aldatuko “ukan” aditzak “izan”-ena erregularki fagozitatuko duen arte.

Arthur Rimbaudek zioenez, ekintza indarra xahutzeko moldea baino ez da bizitza: urduritzea, berotzea, haserretzea. Hautaketaren aurrean gaudenean bi aukera ditugu beti: egitea edo ez egitea. Baina, ez egiteak ez du esan nahi deusik ez egitea, mundua kontenplatzea baizik: begiestea, begi ematea, so egotea. Zinikoek edota ahalkegabeek urrundik kontenplatzen dituzte egiten diren ekintzak. Haientzat ekintza horiek denbora eta indarra galtzea dira. REM taldeko Frédéric Beigbederrek usu hitz hauek kantatzen ditu: “It’s the end of the world and I feel fine/Mundua bukatzear dago eta ni ondo sentitzen naiz”. Haren ustez, bidea gin-zitroin batean dago, neska gazte politen galtzamotzetan dago nonbait. Hortik datoz nire galderak. Gaur egun, ziniko izateko diruduna jaio behar da edo dirurik gabe sortzen dena ere ziniko izan daiteke? Sosaz beterik sortzen denak zertarako joko du sistema kapitalista desorekatu eta zuzengabearen kontra? Dena duenak zein interes du sistemaren kontra jotzeko? Eta erantzuna etikan kokatuko balitz? Moralean. Burmuinaren ahulezian. Azken finean, zergatik borrokatu eta bizi, boterearen morala kritikatzeko, bizi izatekoaren ilusioa berreskuratzeko edota historiaren lerroak aldatzeko ez bada. Zertarako gara mundu honetan? Nork bere plazer hedonista, indibidualista eta berekoia garatzeko edo ditugun baloreetatik eta etikatik mundua aldarazteko?

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide