Amaren sua aitaren etxean

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko ots. 19a, 00:00

1952ko otsailaren 21ean bengalera hizkuntza ofizial izan zedin aldarrikatzen ari ziren manifestariak tirokatu zituen polizia pakistandarrak Dhakan. “Ama hizkuntzaren nazioarteko eguna” izendatu zuen gerora Unescok, “hizkuntza aniztasunaren aldeko” egun gisa.

Egun hauetan ez dira faltako euskara helarazi ziguten amen aldeko laudorio-txio zintzoak. Hedaduraz, andereñoek ikastoletan egindako lana goraipatuko dugu eta norbere ama hizkuntzan ikasteko eskubidea aldarrikatu (gutxituon aurkako argudioa izanik ere).

Gauzak zer diren, gure Lizardik XX. mende hasieran euskararen egoera kaxkarra emakumeei leporatu zien, Europatik zetozen modak berenganatzen ari zirela eta (makillajea, janzkera, orrazkera, eta erdarara jotzea barne). Ez hain aspaldi, Txepetx euskal soziolinguistikaren aitak, hizkuntzaren galeraren erantzule nagusietarikotzat zituen emakumeak, “emakumeen psikologian sakonki sustraituriko motibazioak” medio “halako señorita aire bat” ematen zielako erdarak.

Emakumea –ama edo amagai hori– maiz ikusi baita traidore gisa hizkuntza gutxituei dagokienez ere (eta ez gurean soilik). Besteon zaintza bezalaxe hizkuntzaren erreprodukzioa bermatzea bere eginkizun den heinean, gizona baino errudunagoa baita erdaraz ari denean. 

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide