Kutsatzaile hormonalak, 'de facto' legeztatzeko zorian

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mar. 7a, 07:52

“Azken hamarkadetan, zientziak erasoak jasan ditu bere aurkikuntzek interes komertzial indartsuei eragin dietenean”. Hitz horiekin hasten da joan den azaroaren 29an Le Monde egunkarian ehun zientzialari inguruk sinatu zuten eskutitza. Haien esanetan, industriaren ordainpeko pertsonek maiz desitxuratu dute ebidentzia zientifikoa, eztabaida sentsazio faltsua sortzeko, eta “zalantza fabrikatze” horrek hainbat arriskuren aurreko prebentzioa gibeleratu du. Ondorioz, “herritarren osasunari eta ingurumenari kalte larriak egin zaizkio”. Kutsatzaile hormonalei buruzko erregulazioa da adibiderik argiena. Praktikan, gerta daiteke inguratzen gaituzten ehunka konposatu kimiko arriskutsuetatik bakan batzuk baino ez debekatzea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide