Boikot

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mar. 12a, 00:00

Badirudi Jorge Cremadesek Bilboko Campos Elíseos antzokian aurkeztuko zuen emanaldia bertan behera uztea lortu dutela hainbat talde feministak. Udalarekin bildu ondoren, antzokiak iragarri du ikuskizunak atzeratuko direla. Argudio ofiziala: “Konpromiso profesionalak”. Udalak poza adierazi du, emanaldiak bere berdintasun politikaren kontra egiten duelako.  

Cremadesen bideoek estereotipo sexistak elikatzen dituzte eta bortxaketaren kultura sustatzen dute, esaterako mozkortuta dagoen neska batekin apropos ligatzen duelako. El Español egunkarian agertutako elkarrizketa batean hauxe esan zuen: “Gizonek emakumeek baino bortxaketa gehiago pairatzen dute, baina horri buruz ez da hitz egiten”. Albiste hori publikatu ondoren, Elxeko Udalak umoregilearen emanaldia bertan behera utzi zuen.

Egoera hau ezaguna da Campos Antzokian. Iaz, Wismichu youtuberren ikuskizuna bertan behera utzi zuten bere umorea iraingarria delako eta antzeko presio kanpaina baten ondorioz.

Nire iritzia? Ba iritzia baino, hamaika zalantza. Alde batetik, testuinguru larri honetan (Espainiako Estatuan lau egunean bost hilketa matxista zenbatu dira) feministen eskaera ulertzen dut. Eta pentsa genezake umoregileak kontratuak galtzen baditu, agian diskurtsoz aldatzera behartuta sentituko dela. Bestetik, ez dezagun ahaztu hain ospetsu bilakatu dela hain zuzen ere umore sexista egiten duelako.

Bai, egia da Cremades eta Wismichuk gaztetxoen artean daukaten eragina eta arrakasta kezkagarria dela. Baina zein da egoera horri aurre egiteko bide eraginkorra? Wismichuren iskanbilaren ondoren, hainbat neskak esan zidaten feministokin oso amorratuta zeudela, gure errua izan zelako euren idoloa ezagutu gabe geratu izana

Bai, egia da Cremades eta Wismichuk gaztetxoen artean daukaten eragina eta arrakasta kezkagarria dela. Baina zein da egoera horri aurre egiteko bide eraginkorra? Wismichuren iskanbilaren ondoren, hainbat neskak esan zidaten feministokin oso amorratuta zeudela, gure errua izan zelako euren idoloa ezagutu gabe geratu izana. Badakit mugimendu feministak erradikala izan behar duela, baina gazteen idoloen kontra pertsonalki egiteko estrategia ez dut oso garbi ikusten. Maluma erregetoi abeslariaren kasuan beste horrenbeste. Nire ustez, Maluma, Cremades eta Wismichu ez dira arazo, sintoma baino, matxismoa gure kulturan eta gazteen artean errotua izatearen hiru adierazle. Euren ahotsak isilarazten baditugu, azaleko adierazpenak besterik ez ditugu isilduko. Nik nahiago dut euren bideoak eta kantak espiritu kritikoa pizteko erabiltzea, zein mezu hedatzen dituzten hausnartzeko eta diskurtso alternatiboak bilatzeko. Cremadesen polemikak bortxaketaren kulturari buruz sentikortzeko balio badu, hori gauza ona da. Baina gogora dezagun bera ez dela ideologo bat, baizik eta mutil koadrila gehienetan entzuten diren txantxak errepikatzen dituen norbait.

Azken kezka bat daukat. Gogoratu Mozal Legea. Gogoratu titiriteroen antzerkia. Gogoratu Guillermo Zapataren dimisioa. Testuinguru honetan ez al dugu tentuz pentsatu behar diskurtso iraingarrien kontra nola egin? Komiko batek “indarkeria matxistaren apologia” egiten duela esatea ez al da “terrorismoaren apologia” kontzeptuaren ildoa jarraitzea? Bai, argi daukat ez dela gauza berbera, “terrorismo matxista” bizi-bizirik dagoelako eta bestea kriminalizazio estrategia delako. Baina nola azaldu hori gazteei? Nork erabakitzen du zein umore den zilegi? Soy una pringada youtuberrak gizon heterosexualek nazka sentiarazten diotela esaten du. Nola azaldu hori ez dela iraingarria?

Charlie Hebdo-ren kontrako atentatuaren testuinguruan Pablo Pérez Navarrok Pikara-n idatzitakoak konbentzitu ninduen: “Adierazpen askatasuna eskubide oso mehea da ez badu biraorako eskubidea onartzen”.

 

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide