Jenioak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko api. 9a, 00:00

Bazkaldu ondoren Saber y ganar (Jakin eta irabazi) lehiaketa jartzen dut telebistan. Lo-kuluxkarako egokia da, baina aldi berean zer edo zer adiktiboa ere badauka. Urtean zehar, 7.000 puntu baino gehiago lortzen duen jokalariak Magnífico (Bikaina) estatusa hartzen du. Magnífico horiek saio berezi batzuetan biltzen dira eta berriro ere euren ezagutza apartak erakusteko aukera daukate. Aurten, saio berezi horietan, partaide guztiak gizonezkoak ziren.

Irudi horrek kezkatu ninduen. Hausnarketa sakona eginez gero, emakumeak baztertzen dituen hamaika mekanismo identifikatuko ditugu programa horretan. Gizonezkoak beti gehiengoa dira partaideen artean. Agian giroagatik: aurkezlea, gizonezkoa; galderak irakurtzen dituen off ahots baxua, oso maskulinoa da. Pilar Álvarez da bigarren aurkezlea, saio bakoitzeko bi galdera bakarrik egiten ditu eta Jordi Hurtado gaixorik dagoenean ez du ordezkari lana egiten; beste gizonezko bat bilatzen dute. Galderak androzentrikoak izan ohi dira: gizonezko ekarpenez ari dira batez ere. Gainera, diru gehiegirik lortzen ez dela kontuan izanik (pentsa, 7.000 euro horiek lortzeko bi hilabete egon daitezke jolasten), apuntatzeko motibazio nagusia jenialtasuna erakutsi nahia eta beste jenioekin lehiatzeko gogoak dira, eta horrek jabekuntzarekin harreman handia dauka. Zure burua oso kultu eta azkartzat izan behar duzu, lehiaketak ezagutza anitz, kalkulu azkarra egiteko abilezia edota gaztelaniazko hiztegia menperatzea exijitzen baitu.

Euskadi Literatura sarietan, urtez urte, irabazleen zerrendan proportzio ohikoena lau gizon eta bizpahiru emakume da. Agian, gizonek obra gehiago publikatzen dutelako? Agian, sorkuntzarako denbora eta baliabide gehiago dutelako? Edota epaimahaiek gizonen obrak gehiago baloratzeko joera izango al dute?

Blogetan Azkue Fundazioaren lehiaketako epaimahaian parte hartu dut aurten. Herritarren bozak eta epaimahaiaren bozak batzerakoan konturatu ginen sailkapen horretan gizonak ikusgaiagoak zirela. “Hoberenek irabazi behar dute” argudio meritokratikoak joera hori normalizatzen du, eta horregatik beste arrazoien bila hasi nintzen. Oztopo bat irizpideetan egon daiteke? Onena ezagutza tekniko gehien dituena, edota diseinatzaile baten zerbitzuak ordaindu dituena, edota sare sozialetan jarraitzaile gehiago dituena izango da. Izan liteke gizonek erraztasun gehiago izatea? Hausnartu nuen, baita ere, tradizionalki gizonekin lotutako esparruek (teknologia, bideojokoak, kirola) emakumeengan elikatzen diren zaletasun eta interesak baino ospe handiagoa daukatela; batez ere, moda daukat buruan. Blogetan-eko epaimahaikideek kezka hori konpartitu genuen eta antolatzaileek gure hausnarketak kontuan hartzeko konpromisoa hartu dute.

Premios enfoque kazetaritza lehiaketan finalista geratu naiz. Kazetarien zerrendak generoaren arabera bereizten dira: gizonezko kazetari hoberena aukeratzen dugu alde batetik eta emakumezko kazetari onena bestetik. Zineman paperak generoaren arabera banatzen dira, baina kazetaritzan egileen generoak ez luke garrantzirik izan behar. Seguru asko, irtenbide hori emakumeen ikusgaitasuna bermatzeko pentsatua da, baina berdintasunaren ameskeria dakar.

Euskadi Literatura sarietan, bestetik, urtez urte, irabazleen zerrendan proportzio ohikoena lau gizon eta bizpahiru emakume da. Agian, gizonek obra gehiago publikatzen dutelako? Agian, sorkuntzarako denbora eta baliabide gehiago dutelako? Edota epaimahaiek gizonen obrak gehiago baloratzeko joera izango al dute?

Lehiaketetan parekidetasun faltak sakoneko berdintasun falta identifikatzeko balio dezake. Erronka konplexua da, baina benetan premiazkoa da. Bestela inkontzienteki gizonak azkarragoak, kapazagoak, jenioagoak direla sinesten jarraituko dugu.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide