Europar Batasunaren noraeza

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko api. 16a, 00:00

Erromako Itunaren 60. urteurrenarekin Europako Batzordeak Europaren etorkizunari buruzko liburu zuria aurkeztu zuen, 2025. urterako balizko agertokien inguruko eztabaida zabaltzeko asmoz.

Europar Batasunaren (EB) egoera kritikoaren aurrean liburu zuriaren erretorika autokonplazienteak ez dio aukera txikiena ere ematen, orain arteko bidean izandako huts egiteen eta erabaki okerren diagnostikoa egin eta horiek gainditzeko mekanismoak eztabaidatzeari. Testuaren esanetan, “gure lorpenen inguruan harrotasunez hausnartzeko unea da”. Egia da EBk XX. mendearen lehen erdira arteko barne gatazka historikoak apaldu dituela eta hau balioetsi egin behar dela. Baina, horretara iristeko ez zen derrigorrezkoa kalitate eskaseko eraikuntza instituzionala lehenestea edota euroari bide emateko Maastrichteko itunaren irizpide liberalak kontrapisu sozialik gabe bideratzea. Austeritate politikak kaltetutako langabeak eta prekariatu gazteak, memorandum batetik bestera burua atera gabe zorpetuta jarraitzen duten greziar herritarrak, gizarte zerbitzuen kalitatearen galerak kaltetutakoak, soldaten jaitsiera orokorra nozitu duten Europako hegoaldeko herritarrak edo pobreziaren atariaren azpitik dagoen Alemaniako herritarren bostenak, eta abar ez dira, hain zuzen ere, lorpen gisa aurkeztu daitezkeen emaitzak.

Liburu zuriaren sarreran aipatzen da “gure ekonomia munduko finantza krisia gainditzen ari dela”. Diagnostikoa ezin okerragoa da, eta abiapuntu honetatik zaila da etorkizuneko agertokien inguruko eztabaida era egokian ematea. Izan ere, hazkunde ekonomiko ahula eta oso disparekoa ez da krisiaren irteeraren bermea

Liburu zuriaren sarreran aipatzen da “gure ekonomia munduko finantza krisia gainditzen” ari dela. Diagnostikoa ezin okerragoa da, eta abiapuntu honetatik zaila da etorkizuneko agertokien inguruko eztabaida era egokian ematea. Izan ere, hazkunde ekonomiko ahula eta oso disparekoa ez da krisiaren irteeraren bermea. Aitzitik, 2008ko finantza leherketarako oinarriek bere horretan diraute eta EBaren politikek ez dute lortu horiek gainditzea. Bestalde, liburu zuriaren arabera, EBak aurrera egin du integrazio mailan, kohesioan eta ongizatean. Aipamen xume bat ere ez dago gizarte eta produkzio arloko disparekotasunen igoeraz. Gainera, desberdintasun horiek handitzearen arrazoi nagusia, batik bat, krisiaren hasieratik EBak indarrean ipini dituen austeritate politikak eta zerga politika atzerakoiak dira, Oxfam-en Europa gehiengoarentzat, ez eliteentzat goiburua duen azken txostenak erakusten duen bezala.

Beste hainbeste aipamen kezkagarriekin batera liburu zuriak onartzen du ez direla ondo azaltzen EBren parte izatearen hobariak bertako arkitektura instituzional konplexua ulertzea zaila delako. Bruselako eurokrazia itxia eta jendearen arteko distantzia onartzen da, baina horren zioa ez da komunikazio arazoa baizik eta EBren diseinu instituzionala bera zeina korporazio handien menpekoa den. Izan ere, enpresa handi horien lobbyek elkartearen agenda baldintzatzeko gaitasuna dute. Europar Batasunaren eraikuntza honekin berari emandako subirautza mailak demokrazia galera dakar, CETA edo TTIP gisako akordioek erakusten duten legez, hauek korporazioen boterearen esanetara jarritako benetako konstituzioak baitira.

Liburuaren ondorioetan etorkizunerako bost agertoki plazaratzen dira. Krisiak adierazten duen erronkaren aurrean bost agertokien lerroek lehengo lepotik burua esamoldea betetzen dute. Horrela, europar proiektuaren porrota ontzat ematen da eta epe laburreko irtenbide antzua lehenesten da kasurik baikorrena plazaratzen duen Elkarrekin gehiago egin azken agertokian. Bertan Europa gehiagoren leloaren atzean ez dago zantzu txikiena ere austeritate politikak alboratzeaz, ezta ere instituzioak demokratizatzeaz edo berdintasun sozialaren beharraz.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide