Usteltzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko mai. 14a, 00:00

Naturan ustelkeria prozesu positiboa da. Usteltzeari esker frutek azala eta mamia galdu eta haziak askatzen dituzte, gero lurrean ernatu eta landareak sortzeko. Era berean, hildako animalia eta landareen gorpuak usteltzen laguntzen duten bakterioen lana ezinbestekoa da hilotzak desagerrarazteko, usteltzaileena, alegia.

Gobernatzen gaituzten estatu bietan ere ustela dago nonahi. Handiagoa batean bestean baino. Denon ahotan dabil aspaldian, baita komunikabideen portada, goiburu eta titularretan ere. Ustelduen irudiak azaldu dituzte. Naturan ez bezala, gizaki hauek usteltze horrekin kaltea baino ez dute eragin, eta onura bakarra bere kide ustelduentzako besterik ez da izan. Eta usteltzaileentzako.

Dena den, albiste hauen artean deigarriena zait esaten ez dena, isilean gordetakoa. Izan ere, ustelduen izenak zabaltzen dira lau haizetara, baina usteltzaileenak inork ez ditu ematen. Eta naturan bezala, usteltzaileak ezinbestekoak dira ustelduak egon daitezen. Izadian ere sarraskijale eta bakterio horiek premiazkoak dira ustela sortzeko. Pertsonen artean ere hala da. Usteltzaileak sortzaile eta eragile dira ustelkeria prozesuan. Jaun eta jabe gizartean, boterea eta dirua dutelako. Bestela, nork azaldu isiltasun hori?

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide