Irudien berezko indarra

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko eka. 4a, 00:00

Aurtengo martxoan Oier Aranzabalek ZuZeurako egin zion elkarrizketan, artistak hauxe zioen: “Irudiz inguratuta gauden garaiotan, ez dut uste irudiak irakurtzeko gai garenik”. Bere lanekin antzera gertatzen da: ikuslea heldulekurik gabe uzten amorratua da Alain Urrutia (Bilbo, 1981eko urriaren 29a).

Bere hitzetan: “Aurretik existitzen diren irudien irakurketa berriak bilatzen ditut. Honetarako euren errealitatea berreraiki eta berezkoa duten istorioa eta narrazio bat eraikitzeko aukera ezabatzen diet. Itzal joko bat, non ezabatze eta ezkutatze tekniken bidez iheskorrak diren irudiak sortu eta irudien xehetasun batzuk nabarmentzen diren.”

Bere koadroetako irudiei ikusleak ezin ezarri die hitzik, historiarik, narraziorik: irudi hutsak dira

Erdiz erdi lortzen du helburua. Bere koadroetako irudiei ikusleak ezin ezarri die hitzik, historiarik, narraziorik: irudi hutsak dira. Iraganik eta gerorik gabeko uneak, eta hala ere historikoak: eraikiak. Izenburuek laguntzen dute batzuetan, zeharka, baina batek ezin dio inoiz oratu bete-betean irudiari, ezin dio eman zentzurik, ez dago lasaigarririk. Irudi hutsak dira. Eta irudi izate horren berezko indarra azaltzen da orduan, eta ikusleak ez du irudia ikusi beste erremediorik. Irudiz inguratuta gauden garaiotan, artistak irudia hartu, narrazioa ezabatu, eta bere horretan ematen dio ikusleari: begiratu.

Pinturari buruz ari da beti, ezinbestean, irudiak zabaltzeko orduan pinturak zein funtzio duen galdetuz bezala, eta funtzio hori bera aldarrikatuz era berean: hartu astia, begiratu. Edonondik hartutako irudiak dira, argazkiak gehienetan, gero bere koadroetara eramaten dituenak, baina ez du inporta hainbeste zer, zer irudi den, zer erakusten duen, baizik eta nola: nola ikusten ditugu irudiak?

Ikuskizuna ez da irudien bilduma bat, irudiek egindako jendeen arteko harreman soziala baizik. Guy Debord.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide