Iruñeko zuhaitz zaharren balioa

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko eka. 18a, 00:00

Sinbologia handia izan du historikoki zuhaitzak gurean, eta gaur egun ere badu. Ideia horretatik abiatuta, Iruñeko zuhaitz zaharren balio kultural eta historikoa izenburuko hitzaldia antolatu zuten maiatzean Nafarroako hiriburuan. Zuhaitz Zaharren Lagunak elkarteko kide Mikel Belasko izan zen hizlaria. Urteak daramatza taldeak Nafarroako zuhaitz zaharren kontserbazioa eta babesa bultzatzen.

Gernikak bezala, Iruñeak ere bere zuhaitza

Sekuoia bat da Iruñeko zuhaitzik zaharrena. “Berez, ez da oso zaharra: 1855. urtean jarri zuen baztandar batek. Kaliforniatik zuzenean ekarri zuen eta diputazioko lorategian landatu”, azaldu zuen Belaskok Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan. Zuhaitza landatu zuten garaian foruen inguruko kontuak pil-pilean egonik, “Iruñeko arbola” izendatu omen zuen sekuoia norbaitek, Gernikako Arbolarekin alderatu nahiz edo. Zorte txar xamarra izan zuen, hala ere, zuhaitzak. Izan ere, 1933an tximistak jo eta kalte handiak eragin zizkion. Ohikoa dirudi gertakari horrek, Iruñeko Alde Zaharrean zegoen beste sekuoia bat ere duela hamabost urte inguru kaltetu baitzuen tximistak. Zuhaitz altu horiek duten arriskua ikusita, horietan tximistorratzak jartzen hasi berri da Iruñeko Udala. Egun sekuoia bada zuhaitzik zaharrena Iruñean, historikoki zumarra zela nagusi dio Belaskok. Europa osoan zabaldutako grafiosia gaitzak jota, ordea, ia guztia galdu omen zen. Horregatik apenas dagoen Iruñean zuhaitz zaharrik.

Zuhaitz Zaharren Lagunak

2005ean sortu zuten Iruñean Zuhaitz Zaharren Lagunak elkartea. Nafarroako zuhaitz zaharrak babestea eta aztertzea eta horiei lotutako biodibertsitatea aztertzea dute helburu. “Iraganaren testigu, zuhaitz bakoitzak istorio bat kontatu digu, bere sustraiak bota zituen tokiko historia, bertako jendearena eta ohiturena”, diote elkartearen katalogoko sarrera testuan. Horixe izan da Iruñeko zuhaitz zaharren balio kultural eta historikoa konferentziaren asmo nagusia: hiriko zuhaitz zaharrak bertako historiarekin, ohiturekin, kulturarekin eta bizimoduarekin harremanetan jartzea.

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide