Banatuko bagina?

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko uzt. 16a, 00:00

Ez, tamalez ez da notizia izan egungo Gipuzkoako Foru Aldundiak bururaino eraman duela euskararen erabilera arautzen duen 2013-2017 normalizazio plana. Hori balitz! Albistea EAEko Epaitegi Nagusiak eman du, aurreko legealdian osatu genuen planaren aurkako epaia eman baitu. Gauzatu da Espainiako Estatuaren zaldun Urkixoren mendekua. Ezin zuen eraman 2011n hasi eta 2015eko maiatzera arte iraun zuen amets egi bihurtua. Lehenik Gipuzkoako udalen aurka ekin zion, berreuskalduntzeko haien ahalegin koordinatu bikaina (kontratazio publikoetako hizkuntza irizpideak, helduen euskalduntzearen doakotasuna, komunikazio euskalduna…) zangotrabatzeko. Aldundia jomugan zuen, insurrekzio euskaltzale haren buru zelakoan, baina ezin. Aldundian, ordura arteko araua aldatu gabe praktikatu genuen gure hizkuntza politika berria, eta legealdi amaieran onartu genuen politika hori jasoko zuen erabakia. Bitartean, txapeloker frustratua zain zegoen, amorruz.

Euskaraz bizitzea apeta gisa saltzen digute, euskaldunon eta soilik euskaldunon kontu bat bailitzan. Gainera, Aldundian agintekide dira uste dutenak gehiegi dela lan publikoetarako euskara eskatzea, eta gipuzkoarron euskara planaren aurka egiteko Estatuaren X euro baliatu dira

Euskaraz bizitzeko hautua eta determinazioa gauzatu genuen euskarari lehentasuna eman zion praktikan. Horretarako arrazoi teknikoak genituen (eta ditugu), bi hizkuntza ofizial izanik, hautatu egin behar baita zein jarri lehenengo eta zein gero. Gainera, arrazoi soziolinguistikoak ere bagenituen (eta ditugu), Gipuzkoa lurralde euskalduna baita. Erakundeari zegokion errealitate euskaldun horri egoki erantzungo zion hizkuntza praktika garatzea, euskaldunen hizkuntza hautua erraztuz eta gaztelania nahi zutenen hautua bermatuz. Eta arrazoi politikoak genituen (eta ditugu) Euskal Herria berreuskalduntzea baita abertzaleon helburu behinena, eta horretarako, ekitatezko politikak ezarri behar dira euskararen mesedetan, “egoera desberdinetan daudenak berdin tratatzea ez baita berdintasuna, injustizia baizik” (Ekolingua).

Emaitzak entzutetsuak eta begi-bistakoak izan ziren: erakundearen agerraldietan eta ekitaldietan euskara nagusitu zen, aldibereko itzulpena boladan jarri zen, euskaltegietan ikasleak gehitu ziren, hizkuntza aholkularitzen telefonoak astindu zituen enpresa askok eta abar.

Orain zer? Bada, euskaraz bizitzea apeta gisa saltzen digute, euskaldunon eta soilik euskaldunon kontu bat bailitzan. Gainera, Aldundian agintekide dira uste dutenak gehiegi dela lan publikoetarako euskara eskatzea, eta gipuzkoarron euskara planaren aurka egiteko, Estatuaren X euro baliatu dira, Aldundian buru den alderdiak babestu duen aurrekontutik. Teleberriak ez dizu kontatuko, baina gehitzen eta bizkortzen ari dira gure buruak gobernatzeko ahalmenaren eta nahiaren aurkako urratsak. Zenbat irabaziko genukeen Espainiatik banatuko bagina!

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide