Aniztasuna

Erabiltzailearen aurpegia Argia 2017ko uzt. 16a, 00:00

Zein mundu utziko diegu ondorengo belaunaldiei? Mundua aberastasun eta pobretasunerantz doa? Gutxiengo baten aberastasunaren metaketa. Zortzi pertsonek planetaren biztanle erdiaren adina sosa dute, munduko 3.500.000 milioik adina, bioaniztasunaren (40 urte barne, ornodunen erdia baino gehiago desagertu dira) eta ama lurraren pobretzearekin batera doaz. 23.250 landare eta abere espezie desagertzeko zorian daude. Argitalpen zientifikoen begiradak bertigoa ematen digu. Hizkuntzen desagertzea espezien aniztasunaren pobretzearekin batera doa. Artikulu hau aniztasunaren aldeko manifestu hausnartua da. Aniztasun linguistikoa eta urrunago espezien aniztasuna aldarrikatzen ditu. Kultur eta izadi aniztasuna. Bai, beste mundu bat eraiki daiteke. Ez da utopia, gizakien esentziarekin bat egiten baitu. Utopiak ez dira hilko, ad infinitum iraunkorrak baitira. Beste mundu bat eraikitzeko, inguruan dugun munduko errealitatearen kontzientzia agerian eman behar dugu. Gelditzen zaigun denbora baliatuz, ekintza konkretuak hausnartuz eta geure indarrak batuz mundua alda dezakegu.

Joan den astean, Azkainen ditudan AEK-ko ikasleekin karrikak bisitatzera joan ginen, azken klase gisara. Argazki ibilbidearen antolatzaileek argazki bakoitzaren ondoan, argazkiak argitzeko kartelak edota paperak ezarri zituzten. Argazkien ondoan, paper zurietan testu laburrak agertzen ziren sortzaileen ikuspuntuak azaltzeko.Testu guztiak frantsesez idatziak ziren. Beste behin iruditu zitzaidan euskara baztertua kanporatua zapaldua minorizatua zela. Paperen aitzinean galdera hauek etorri zitzaizkidan bururat. Zer kostatzen zaie euskaraz idaztea? Antolatzaileek ez dute inor topatu testu labur horiek euskaratzeko? Hain zaila da horrelako testuak euskaratzea? Beharko al dute diru publikorik zeregin xume hori egiteko? Hizkuntz kontu hori haien burutik pasatu zen edo hain ebidente zelako frantses hutsez egitea, ez dute beste hizkuntzez pentsatu ere? Zer-nolako arrapostua eman behar diegu horrelako ekintza kulturalei? Paperak ken? Paperak erre? Paperak margotu geure ezadostasuna erakusteko? Paperak artistikoki birpentsatu? Eta zer-nolako inpaktua ukanen dute emanen dizkiegun arrapostuek? Arrapostuek geure izateko era, geure nortasuna eta garena islatuko dizkigute.

Aniztasuna geure egunerokotasunetik desagertzen ari da eta arrapostua ez badugu ekintza bortitzetan ematen, ekintza zuzena den lengoaiaren ahozkotasunean atzeman beharko da. Itzulia bukatzean, hauxe pentsatu nuen: izan ginenaren  sustraietarat ez bagara joaten, geure mamuen mamuak bilakatuko gara. Zeren eta ez bagara izan ginena, baita ingurumenak erakusten diguna ere, nor gara gu? Frantses hutsez den papera?

Osorik irakurri

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide